Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz boluntarioekin eta boluntariotzan jarduten duten pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea, interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu direnena: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.
Sari honek aipatzen duen boluntariotza kontzeptua, 1998ko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, Boluntarioei buruzkoak, 2. artikuluan definitzen duena da.
Saria honako hau izango da: saria eman dela egiaztatzen duen ziurtagiri edo diploma bat, oroigarri enblematiko bat, eta 2.500 euro, saritutako erakundeak bere proiektua garatzeko erabiliko duen ekipamendua edo material informatikoa erosteko bideratuko dena. Saria pertsona fisiko bati badagokio, dirua laguntza ematen dion erakundeari emango zaio.
Sarituak izan daitezkeenak
PERTSONA FISIKOAK: Gipuzkoan gutxienez hamar urtean irabazi asmorik gabeko gizarte entitateetan boluntario gisa diharduten edo jardun dutenak, adin nagusikoak eta edozein nazionalitatetakoak.
ENTITATEAK: Gipuzkoan gutxienez hamar urtean gizarte intereseko proiektuak boluntarioen bidez landu dituztenak, legez eratuak eta irabazi asmorik gabeak; eta, halaber, boluntariotza sustatzeko xedea duten entitateak.
AUTOHAUTAGAITZAK: Erakundeen sarirako autohautagaitzak onartuko dira, baldin eta gutxienez hiru gizarte-eragilek (entitateak, erakundeak, ikastetxeak, erabiltzaileak, etab.) abalatuta badaude. Pertsona fisikoek ezingo dute beren hautagaitza aurkeztu.
Hautagaitzak aurkezteko epea
Hautagaitza aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroaren 11 (23:59)
Hautagaitza-inprimakia aurkezteko modua
- Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Erregistro Orokorrean: Zarategi pasealekua, 99 - Txara II eraikina - 20015 Donostia - astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean: Gipuzkoa Plaza, z/g - 20004 Donostia – 943 112 111 – Fax: 943 429 961 - astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 18:30etara; ostiraletan, 08:30etatik 14:30era
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein bidetatik.
Araudi aplikagarria
- Gipuzkoako Boluntariotza Sariaren 2024ko deialdia.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria emateko arautzen duten oinarriak.
Bestelakoak
Edozein zalantza argitzeko:
Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentua
Agenda, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzua
943 112 669
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.