Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak (3. lerroa)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Xedea eta diruz lagun daitezkeen jarduerak

Dirulaguntzen xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak laguntzea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: 

•       Gizarte zerbitzuek hartu ditzaketen gizarte behar berriak definitzea eta neurtzea, kualitatiboki eta kuantitatiboki.

•       Pertsonekin, familiekin eta taldeekin egin beharreko gizarte esku hartze berritzaileen emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea, bai eta 65 urtetik gorako pertsonen zahartze aktiboa bultzatzen duten programa berritzaileak ere.

•       Gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten erakundeen eta eremu horretako proiektuen kudeaketa modu berriak eta koordinazio modu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea.

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 5.000 euro entitateko.

 

Elkarte onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuak.

 

Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak

a) Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakunde pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.

d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta aurretik emandako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.

e) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.

f) Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

g) Estatuko araudiaren arabera behartuta egonez gero, indarrean dagoen berdintasun-plana baduela, eta 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta eragozteko neurriak ezarrita dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarritakoaren arabera.

h) Adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan behar dute.

 

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.

b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.

c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

 

Eskaera aurkezteko epea

Hasiera: 2024ko  uztailaren 25a

Bukaera: 2024ko irailaren 9ko 23:59etan

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko. 

 

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren bidez aurkeztu behar dira: egoitza elektronikoa

Eskabidearekin batera, aplikazio informatikoan eskuragarri dauden “Programaren datuak 3” dokumentua eta “erantzukizunpeko adierazpena” ere bete behar dira.

Gainera, programaren edo jardueraren inguruko informazio garrantzitsua gehitu ahal izango da, baldin eta informazio hori eranskin bakoitzean jasotako balorazio irizpideekin lotuta badago. Irizpide horien balorazioan, erakundeak berariaz adierazi eta egiaztatzen duena bakarrik hartuko da kontuan.

 

Erabakitzeko epea

Sei hilabete,  gehienez ere.

 

Deialdiaren ebazpena

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena.

 

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaile orokorrak, espezifikoak eta 2024ko deialdia, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Gizarte Zerbitzuen eremuko irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeei dirulaguntzak emateko: GAO, 2024-07-24 (143)

Oharrak
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.