Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak
Laguntzen zenbatekoa25.000,00 €
HartzaileakGutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.
Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.
Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.
Aurkeztu behar diren agiriak- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.
- Gastu eta sarreren aurrekontua
- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.
- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea: Segurtasun plana eta Kontratatu beharreko aseguruak.
Hasiera: 2024ko irailaren 16a
Amaiera: 2024ko urriaren 25a
Ebazpen EpeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
Araudi aplikagarria
Informazio osagarria
GAZTEAK AUZOLANEAN DIRULAGUNTZEN ZALANTZAK ARGITZEKO:
GAZTEGUNE PLUS-URKO IMAZ
Telefonoa-WhatsApp: 620 27 80 70
uimaz@gipuzkoa.eus
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara
Telefonoa: 900 110 111 Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30.
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua GazteriaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.