Esparru honetan diruz lagunduko diren jarduketak hauek izango dira: interes turistiko nabarmena duten eta kanpoko hedabideetan eragin handia izango duten merkataritza azokak, erakusketak eta ekitaldiak antolatzeko beharrezkoak diren jarduketak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak egingo den jarduerarekin zuzenean loturikoak izango dira, hala nola, aurreikusitako espazioen alokairua, zerbitzu profesionalak, joan-etorriak, dokumentazioa, materiala, inprenta, zabalkundea, laguntza teknikoa eta abar. Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango langileen gastuak.
Interes turistiko nabarmeneko eta kanpoko hedabideetan eragin handiko merkataritza azokak, erakusketak eta ekitaldiak direla ulertuko da baldin eta okupatutako metro karratuen edo parte-hartzaileen %30tik gora hartzen badute Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko erakustegiek, salbu eta merkataritza azokak, erakusketak eta ekitaldiak Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko publikoari zuzenduta daudenean.
Laguntzen zenbatekoa
Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25, gehienez ere 7.500 euro proiektu bakoitzeko baldin eta egun bateko iraupena badu; 10.000 euro bi eguneko iraupena badu; eta 12.500 euro hiru egun edo gehiagoko iraupena badu.
Eskaeren balorazioa
Honako balorazio irizpide hauek erabiliko dira merkataritza azoka, erakusketa edo ekitaldi batek interes turistiko nabarmena duela eta, ondorioz, diruz laguntzeko modukoa dela zehazteko:
— Ekitaldia egingo den lekua: gehienez 30 puntu (15 puntu, hiriburua; 16-25 puntu, kostaldea; eta 26-30 puntu, barrualdea).
— Urtarokotasuna apurtzea: gehienez 30 puntu (10 puntu arte, goi-denboraldian; 11-20 puntu, denboraldi-artean; eta 21-30 puntu, behe-denboraldian).
— Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan izango duen eragina: 40 puntu arte (estatukoa 20 puntu arte; eta nazioartekoa 40 puntu arte).
Hartzaileak
Enpresa pribatuek, elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta horien jardueren artean oinarrietan adierazitako ekitaldiak antolatzea badago.
Entitate onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.
Aurkeztu behar diren agiriak
Dirulaguntza eskaera egiteko:
- Eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzeko agiria
- Erantzukizunpeko adierazpena, erakunde eskatzaileak 2. oinarrian adierazitako onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duena
- Dirulaguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen memoria
- Gastuen faktura edo aurrekontua, gastuen banakapena eginda.
Ordainketa eskaera egiteko:
- Ordainketa eskaera
- Eragindako gastuen memoria zehatza
- Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua
- Zerrendako gastuaen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten agiriak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak
- Proiektu bererako eskatutako eta/edo lortutako beste laguntza batzuen aitorpena.
Hasiera: 2024ko maiatzaren 14an
Amaiera: 2024ko ekainaren 5ean (15:00tan)
Ebazpen Epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Jakinarazpenak
Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
Arremanetarako pertsonak
Leyre Alecha: 943113956 lalecha@gipuzkoa.eus
Estibaliz Oiarzabal: 943112187 eoiarzabal@gipuzkoa.eus
Xabier Eleizegi:943112215 xeleizegi@gipuzkoa.eus
Dirulaguntzaren GAOko argitalpenak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua TurismoDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.