3.eranskina - MICE - Interes turistiko nabarmena eta Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan proiekzio handia du gastronomiari lotutako ekitaldiak antolatzea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Turismo

Deskribapena:

Xedea

Diruz lagunduko diren jarduerak izango dira: gastronomiarekin zerikusia dutelarik interes turistiko nabarmena duten ekitaldien antolaketa, Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan proiekzio handia badute eta lurralde historiko horretan egiten badira.

Ekitaldi horiek eskualdeko eskaintza orokorraren barruan egon beharko dute. Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango langileen gastuak.

Interes turistiko nabarmena duten ekitaldiak izango dira: gastronomiarekin zerikusia duten ekitaldiak eta helburu gisa dutenak Gipuzkoako sukaldariak sustatzea, egile, tradizio nahiz miniatura sukaldaritzan.

 

Laguntzen zenbatekoa

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40a, proiektuko 12.000 euro gehienez, eta erakunde onuraduneko 18.000 euro gehienez.

 

Erakunde onuradunak

Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzte ekitaldi gastronomikoak antolatzen dituzten: Gipuzkoako udalek eta turismoa sustatzeko horien mendeko erakundeek, eta eskualde mailako turismoa kudeatzen duten mankomunitateek eta agentzia publikoek, bai eta enpresek, irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuek ere.

Entitate onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.

 

Eskaeren balorazioa

Gastronomiarekin zerikusia duen ekitaldi batek interes turistiko nabarmena duela eta kanpo-proiekzio mediatiko garrantzitsua duela, ondorioz, diruz laguntzeko modukoa dela zehazteko, ondorengo balorazio irizpideak erabiliko dira:

  • Kanpoko eragin mediatikoa: 40 puntu gehienez (autonomia-erkidegokoa 20 puntu gehienez; estatukoa 30 puntu gehienez; eta nazioartekoa 40 puntu gehienez)
  • Jarduera esparrua: 30 puntu gehienez (tokikoa, 10 puntu gehienez; eskualdekoa, 20 puntu gehienez; eta Gipuzkoa, 30 puntu gehienez)
  • Urtarokotasuna apurtzea: gehienez 30 puntu (10 puntu arte, goi-denboraldian; 11-20 puntu, denboraldi-artean; eta 21-30 puntu, behe-denboraldian).

 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2024ko maiatzaren 14an
Amaiera: 2024ko ekainaren 5ean (15:00tan)

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

- Dirulaguntza eskaera egiteko:

 - Eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzeko agiria.
 - Erantzukizunpeko adierazpena, erakunde eskatzaileak 2. oinarrian adierazitako onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duena.

 - Dirulaguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen memoria.
 - Gastuen faktura edo aurrekontua, gastuen banakapena eginda.

 - Ordainketa eskaera egiteko:

 - Ordainketa eskaera.
 - Eragindako gastuen memoria zehatza.

 - Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua.

 - Zerrendako gastuaen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten agiriak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

 - Proiektu bererako eskatutako eta/edo lortutako beste laguntza batzuen aitorpena.

 

 
Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

 

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Isisltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

 

Harremanetarako pertsonak

Leyre Alecha: 943113956 lalecha@gipuzkoa.eus

Estibaliz Oiarzabal: 943112187 eoiarzabal@gipuzkoa.eus

Xabier Eleizegi:943112215 xeleizegi@gipuzkoa.eus

Dirulaguntzaren GAOko argitalpenak

2024ko Deialdia

Oinarri arautzaileak 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.