Eskualdeetako turismo eragileentzako dirulaguntza izendunak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Turismo

Deskribapena:

Hartzaileak

Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko aurrekontuetan dirulaguntza izendun bat esleituta daukaten eskualdeetako turismo eragileak

Aurkeztu beharreko agiriak

- Dirulaguntza eskaera arautua, behar bezala beteta (eskaerako lehenengo urratsa da)

- Urteko dinamizazio-planaren memoria xehatua. Bertan, lanaldi osoan eta dedikazio esklusiboarekin turismo-arloko arduraduna nor den identifikatuko da, eta haren eginkizunak zehaztuko dira (lanaldi partzialeko pertsona batzuek lanaldi oso bat osatzen badute turismo arloan, pertsona horiei buruzko informazio bera zehaztuko da).

- Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua

- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten aurtengo ziurtagiriak. Aurkezten ez badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak elektronikoki eskatuko ditu dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren arabera.

- Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena, 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horrekin batera aurkeztu beharko da emakume eta gizonen berdintasunaren legeari buruzko aitorpena ere (eskaera orrian bertan dago).

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko martxoaren 15 arte (hau barne)

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Isiltasun ezeslea

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.