KBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kulturaren eta artearen alorreko egitasmoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta irabazi asmorik gabeko entitateek, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenak, baldin eta deialdiaren urtean zehar beren proiektu artistikoak nazioartean erakusteko asmoa badute.
Diruz lagunduko diren jarduerak
- Artearen eta kulturaren alorreko jaialdi edota lehiaketetan parte hartzea.
- Artearen, musikaren, antzerkiaren edo dantzaren alorreko emanaldiak eskaintzea.
Laguntzen zenbatekoaOro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70 baino handiagoa. Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30 gutxienez, beste finantzabide batzuekin estali beharko dute, beste edozein iturritatik lortutakoa, publikoa nahiz pribatua.
Dirulaguntza gehienez ere 20.000 eurokoa izango da.
Deskribapena eta laguntzaren xedeaBeren proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako pertsona fisiko eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzentzen diren laguntzak.
Baldintzak- Jarduera horiek estatu espainiarretik kanpo gauzatu beharko dira, eta Frantziako estatuan izanez gero, abialekutik gutxienez 200 kilometrotara.
- Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar dira jarduerak, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- Jarduerak, ekonomikoki, bidegarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da.
- Diru laguntzaren xede izango dira soilik eskatzaileak ordaindu beharreko honako gastuak: bidaia edo joan-etorriak, garraioak, ostatu hartzea, otordu-ordainak edo dietak, eta espazioen alokairua.
- Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezake deialdi honetan.
- Urte batean diru laguntza lortzen duen eskatzaileak ezingo du honelako laguntza bat eskatu hurrengo bi urteetan.
Aurkeztu behar diren agiriakAurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (NAN, CIF, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar. Elkartearen datu hauek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erroldan Kultura Departamentu honek konprobatuko ditu.
- Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. Agiri hau aurkeztu behar da, bakarrik, diru laguntza lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontua aldatu denean.
- Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
- Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eskatzen duen kopurua zehaztu beharko da.
Eskaerak aurkezteko epeaDiru laguntza hauek eskatzeko epea 2024ko maiatzaren 31n amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskaerak Internetez egingo dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, diru laguntzetarako eskuragarri dagoen aplikazioa erabiliz.
Ebazpen EpeaBerariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue :
. Oinarri orokorrak eta berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zk., 2021-04-29
. Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 77 zk., 2024-04-22
Oharrak Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.