ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAK: 275.601
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeakEntitate onuradunak Gipuzkoan diharduten ETEak izango dira.
Ez dira diruz lagunduko azken hiru urteetan antzeko lanak finantzatzeko dirulaguntza jaso duten enpresek kontratatutako diagnostiko lanak eta zibersegurtasun plana garatzeko lanak.
Proiektuaren baldintzakDiruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:
a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.
b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.
c) zibersertasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Atal honetan diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira: sareas segmentatzeko proiektuak, ahuleziak detektatzeko eta kudeatzeko proiektuak, industria-sare bateko aktiboen intentarioa egiteko proiektuak, zibersegurtasunaren arloan langileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko proiektuak, aplikatu beharreko segurtasun araudi edo estandarrera egokitzeko proiektuak.
d) Helmugako herrialdeko eta sektoreko (nazionala edo atzerrikoa) zibersegurtasun arloko araudiari edo gomendioei egokitzeko lanak egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak.
Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.
Dirulaguntzen xede diren jarduerakDiruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira: entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki azpikontratazioak.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.
Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 5. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.
Bateragarritasuna eta bateragarritasun-ezaBateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina, oro har, ezingo da gainditu benetako kostua.
Araubide juridikoaDirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europako Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak "minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, 2023/12/15).
Dirulaguntzen portzentajeaEnpresaren tamainaren arabera, proiektuek dirulaguntza hauek jasoko dituzte (ehunekoak):
• 50 langile baino gutxiagoko enpresak: %60
• 50 eta 249 langile arteko enpresak: % 50
Programarako eskaera aurkeztu aurretik, ZIUR zentroak sustatutako metodologiaren araberako autodiagnostiko-azterketa egin duten proiektuei % 15eko dirulaguntza gehigarria emango zaie. Hori egiaztatzeko, eskaerari dokumentu horren kopia erantsi beharko zaio.
Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.
Aurkeztu behar diren agiriakEz dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Araudi aplikagarria2024ko deialdia eta oinarri espezifikoak: GAO 79 zkia, 2024ko apirilaren 24a.
Oinarri arautzaileak: GAO 65 zkia, 2022ko apirilaren 5a.
Edozein zalantza argitzeko
Angel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.