B.5 - Gipuzkoako euskal pilotako klubak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Arautzea Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, laguntza deialdia argitaratzen den uneari dagokion denboraldian garatzen duten jarduerarako.

 

Laguntzen zenbatekoa

15.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubak

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
   • Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea.  Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

Hilabete bat Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitataratzen denetik, (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.

- Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:

  • Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, proiektuak eta abar jasoko dituena.

  • Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu zehatza. Bertan ez da jaso behar Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita adierazi beharko da.

  • B5A formularioa. Zuzendaritza batzordea.

  • B5B formularioa. Teknikari tituludunen zerrenda.

  • B5C formularioa. hala badagokio; Kudeaketa Aurreratuko Diplomari (3K) buruzko ziurtagiria. 

  • B5D formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru sarreren balantzea eta abar).

 • Hala badagokio, ikastetxeetan pilota bultzatzeko proiektuak.

  • B5E formularioa, euskararen ezagutza-maila eta erabilera.

 

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

 

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Gisela Yoldi Iturbide 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Jesús Gutiérrez Arosa 943-112486 / e-mail: jgutierrez@gipuzkoa.eus
 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.