Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzea.
Jarduera horiek erantzun egingo diete desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera fisikoa sustatzeko eredu gipuzkoarrean jasotako SARTU eta SEGI, estrategiei.
Zehazki, lerro honen bitartez diru laguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:
- C.4.a) Desgaitasuna duten helduentzako kirol jarduerak (oinarri hauen ondorioetarako, 16 urte edo gehiago dituzten pertsonak hartuko dira kontuan). Kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
- C.4.b) 6 eta 21 urte bitarteko ikasleentzako kirol jarduerak (salbuespen gisa, unean uneko jarduerak edo topaketak irakaskuntza-jardueren osagarriak badira bakarrik lagunduko dira diruz). Ikastetxeek (publikoek eta publikoak ez direnek), kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
Laguntzen zenbatekoa
C.4.a) jarduerak: 20.000 euro
C.4.b) jarduerak: 13.000 euro eta 10.000,00 euro
HartzaileakIkastetxe publikoak, ikastetxe ez publikoak, kirol klubak, eragindako pertsonen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.
BetebeharrakEskaera orria eta eskatutako dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztea.
Eskaerak aurkezteko epea2024ko uztailaren 1
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- C.4.a) jarduerak: C4A formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.
- C.4.b) jarduerak: C4B formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.
Eskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaKIROL ZERBITZUA
Leire Orbegozo 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Oihana Zunzunegi 943-112493 / e-maila: ozunzunegi@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.