Errendimenduko kirola sustatzeko kirol materiala erostea.
Laguntzen zenbatekoa60.000,00 euro
HartzaileakAurreko oinarriko apartatuetan adierazitako materialerako laguntzak Gipuzkoako kirol federazioek soilik eskuratu ahal izango dituzte, ekitaldi honetan txandaka dagokien kirol modalitateetan. Aurtengoak, hain zuzen, Gipuzkoako federazio hauetakoak izango dira: arraunketa, boleibola, bolok eta toka, euskal pilota, halterofilia, kirol egokitua, surfa eta tiro olinpiarra.
Eskaerak aurkezteko epea
Hilabete, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa- C2A formularioa: eskuratu beharreko materialaren deskribapena eta ezaugarriak, eta materialaren zenbatekoa.
- Eskatutako materialaren aurrekontua, dagokion federazioa haren erakunde hartzailea dela adierazten duena.
Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzen da
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaKIROL ZERBITZUA
Leire Orbegozo 943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.