Gipuzkoan plastikoaren ekonomia zirkularreko berrikuntza-poloa garatzeko dirulaguntza.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntzen lerro berri honen helburua Gipuzkoan plastikoa birziklatzeko erreferentziazko berrikuntza-polo bateraikitzea da, nagusiki material birziklatua lortzean zentratua, ondoren plastiko birjina berriak fabrikatzeko bigarren mailako lehengai gisa erabiltzeko. Instalazioan balorazio materialeko instalazio bat ezarri beharko da, Europako hondakinen hierarkiaren arabera maila hierarkiko baxuagoko prozesu bat planteatzen duen edozein teknologia baztertuta.

Dirulaguntza honek gastuak eta inbertsioak onartzen ditu.

Laguntzen zenbatekoa

Zenbateko maximoa 4.000.000 €koa da.

Hartzaileak

Enpresa pribatuek edo horien elkarte edo taldeek jaso ahal izango dituzte laguntzak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Baldintzak

Proiektua 2023ko urriaren 31 baino lehen hasita egon beharko da eta eskaera aurkeztu ondorengo datarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea eta, bere kasuan, proiektu teknikoa (25 orri gehienez). Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Besteak beste, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

— Dirulaguntzaren xede den ekintzaren justifikazioa, sinergiak eta lortu nahi den helburuarekiko lerrokatzea barne, hau da, plastikoaren ekonomia zirkularra sortzea.

— Lortu nahi diren helburuak, dagozkien adierazleekin behar bezala kuantifikatuta, eta diruz lagundutako jarduerak izango duen hedapena. Proiektuaren urteko material balorizatu, birziklatu eta berrerabiliaren potentziala zenbatetsi beharko da tonatan.

b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidaka banakatua, gastuaren eta inbertsioaren partidak behar bezala bereizita.

c) Planteatutako instalazioa udal plangintzaren araudian behar bezala txertatzearen justifikazioa, edo, hala badagokio, Hirigintza-egokitasuna lortzeko izapideak hasi izanaren egiaztapena.

Era berean, instalazioak kokatuko diren eraginpeko higiezina edo orubea etorkizunean erabilgarri egongo dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

d) Proposatutako balorizazio-ekintza materialak erakunde eskudunak R3 balorizazio-eragiketa gisa aitortuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen arabera).

e) Estatuan edo nazioartean teknologia bera duen instalazio bat, gutxienez, martxan duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

f) Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkatari tza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.

g) Eskatzailearen IFZren kopia eta, hala badagokio, eskabidea sinatzen duenak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta sinatzailearen NANaren kopia.

h) Banku edo aurrezki erakunde batek emandako agiria, eskatzailearen izenean dagoen kontu korronte baten titulartasuna ziurtatzen duena. Dokumentu hori soilik aurkeztu beharko da laguntza bat lehen aldiz eskatzen denean edo kontuaren inguruabarrak aldatzen direnean.

i) Erakunde eskatzailean Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan adierazitako onuradun izatea eragozten duen arrazoirik ez dagoela eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpen hori aplikazio nformatikoaren bidez egin beharko da. Ondoren egiaztatu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu. Eskatzaileak uste badu datu horiek ez direla kontsultatu behar, datu horiek emateaz gain, arrazoituta justifikatu beharko du aurka dagoela. Eskubide hori baliatu ahal izango duzu, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo mugatzeko eskubidea ere, arduradunarengana joz, https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean jarritako inprimakien bidez.

 

j) Genero ikuspegiari buruzko dokumentazioa. Dokumentazio hau erantsiko da: dirulaguntzetan genero ikuspegia txertatzeari buruzko IV.A eranskina beteta.

Eskaerak aurkezteko epea

Azken eguna apirilaren 19a da.

Eskaerak aurkezteko lekua

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/

Ebazpen Epea

3 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezezkoa.

Araudi aplikagarria

Oinarri hauetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek xedatutakoa bete beharko da: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, eta foru arau hori garatzeko Erregelamendua (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua).

Oharrak Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.