- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Industria-eremuak berreskuratzeko edota berroneratzeko azterlanak eta proiektuak egin eta izapidetzeko laguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2023-03-16 - 2023-04-17
- Arloa: Lurralde Antolaketa
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDirulaguntzak emango dira hondatutako industri-eremuak berreskuratzeko eta/edo hobetzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak egin eta izapidetzeko gastuak finantzatzeko, baldin eta industri-eremu horietan jarduera ekonomikoari eusten bazaio edo, halakorik ezean, interes publikoko erabilerak eta/edo zuzkidurak ezartzea ahalbidetzen bada.
Aurreko atalean adierazitako agiriei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira adierazitako dokumentuak idazteko gastu guztiak, deialdiari dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindakoak.
Zehazki, agiri horiek egiteko kontratatutako aholkularitza eta laguntza teknikoko lanak sartzen dira, baita agiri horiek egiteko eta bideratzeko bestelako gastuak ere.
Laguntzen zenbatekoaOinarri hauetan aurreikusten diren laguntzen gehieneko zenbatekoa hau izango da: deialdiari dagokion ekitaldirako aurreikusitako gastuaren % 50; eta, edonola ere, muga hau izango da: udal onuradun bakoitzeko, hogeitabost mila euro (25.000 €).
Hala ere, lehen adierazitako ehunekoa % 75era igoko da 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan, eta % 90era 500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan; nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa adierazitako kopuruan mantenduko da.
Eskaera guztiak ebatzi ondoren ez bada gehienezko aurrekontu-mugara iristen, soberako zenbatekoa dirulaguntzaren onuradun diren udalen artean hainbanatuko da. Kasu horretan eta salbuespen gisa, gehieneko zenbatekoa 25.000 €-tik gorakoa izan daiteke, eta inoiz ez egindako lanen prezioa baino handiagoa.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eskatu ditzakete dirulaguntza hauek.
Udalerritzat hartuko da 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki entitatea.
BaldintzakDirulaguntza jasotzen duten jarduketak 2023. urtean hasiko dira eta 2023ko abenduaren 1a baino lehen burututa eta justifikatuta egon behar dute.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaerak deialdiaren 1. eranskin gisa doan ereduari jarraituz aurkeztu behar dira, eta honako dokumentu hauek ere erantsi behar zaizkio:
- Dagokion udal organo eskudunak 6.2 oinarriari jarraiki dirulaguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
-
Aurrekontua, honakoak zehaztuta: dokumentua egiteko eta bideratzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen gastu osoa, dirulaguntzaren xede dena; ordaintzeko ezarritako modua, eta 2023. urterako aurreikusitako gastuaren zenbatekoa.
-
Aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen kontratazioa adjudikatzeko udal erabakiaren edo erabakien ziurtagiria.
-
Horiek ordezkatzen dituzten fakturak edo agiriak, egin diren lanen kostua egiaztatzen dutenak.
-
Udal idazkariaren ziurtagiria, laguntza honen bidez finantzatzen diren lanetarako beste dirulaguntzarik ez dela ez eskatu ez jaso egiaztatzen duena.
Eskaintzak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2021eko irailaren 15ean amaituko da (biak barne).
Eskaerak aurkezteko lekuaEskabidea, deialdian ezartzen diren Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa Internet erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak arau hauek erregulatuko dituzte: oinarri hauek; 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; foru arau hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudia.
Internetera Sarrera- Mikel Uriol Zarauz
- 943112457
- muriol@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.