Dirulaguntza jaso ahal izango dute honako hirigintza-dokumentu hauetan genero-ikuspegia txertatzeko azterlanak idaztearen ondoriozko gastuek:
a) Urbanizazio eta/edo eraikuntza ordenantzak.
b) Plangintza orokorraren aldaketak, eta garapen-plangintzako dokumentuak eta horien aldaketak
c) Urbanizazio proiektuak eta urbanizazio-obren proiektuak.
Aurreko atalean adierazitako agiriei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira adierazitako dokumentuak egiteko eta izapidetzeko gastu guztiak, deialdiari dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindakoak.
Zehazki, agiri horiek egiteko kontratatutako aholkularitza eta laguntza teknikoko lanak sartzen dira. Lan horiek genero-ikuspegiaren integrazioarekin egin beharko dira, memorian sexuaren arabera bereizitako datuak txertatuz eta azalpen zatian proposatutako antolamenduaren genero eraginaren azterketa landuz.
Ez da dirulaguntzarik emango hirigintza plangintzako eta kudeaketako gainerako tresnak idazteko ere.
Laguntzen zenbatekoaOinarri hauetan aurreikusten diren laguntzen gehienezko zenbatekoak hauek dira bi kasuetan: deialdiari dagokion ekitaldirako aurreikusitako gastuaren % 50, eta, betiere, hamar mila euro (10.000 €) gehienez udal onuradun bakoitzeko.
Hala ere, lehen adierazitako ehunekoa % 75era igoko da 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan, eta % 90era 500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan; nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa adierazitako kopuruetan mantenduko da.
Eskaera guztiak ebatzi ondoren ez bada gehienezko aurrekontu-mugara iristen, soberako zenbatekoa dirulaguntzaren onuradun diren udalen artean hainbanatuko da. Kasu horretan eta salbuespen gisa, gehieneko zenbatekoa 10.000 €-tik gorakoa izan daiteke, eta inoiz ez egindako lanen prezioa baino handiagoa.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriek eskatu ditzakete dirulaguntza hauek.
Udalerritzat hartuko da 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki entitatea.
BaldintzakDirulaguntza jasotzen duten jarduketak 2023. urtean hasiko dira eta 2023ko abenduaren 1a baino lehen burututa eta justifikatuta egon behar dute.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaerak deialdiaren 1. eranskin gisa doan ereduari jarraituz aurkeztu behar dira, eta honako dokumentu hauek ere erantsi behar zaizkio:
Aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen kontratazioa adjudikatzeko udal erabakiaren edo erabakien ziurtagiria.
Horiek ordezkatzen dituzten fakturak edo agiriak, egin diren lanen kostua egiaztatzen dutenak.
Udal idazkariaren ziurtagiria, laguntza honen bidez finantzatzen diren lanetarako beste dirulaguntzarik ez dela ez eskatu ez jaso egiaztatzen duena.
Eskaintzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dena.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskabidea, deialdian ezartzen diren Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa Internet erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak arau hauek erregulatuko dituzte: oinarri hauek; 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; foru arau hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudia.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.