Gipuzkoako lurraldean arkeologi ikerketak egiteko eta zabaltzeko diru-laguntzak. 2023-2024


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Kultur Ondareko elementuak ikertzeko, konserbatzeko, birgaitzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak dira, baldin eta elementu horiek aztertzeko metodologia arkeologikoa aplikatu behar bada.

Hartzaileak Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek. Eskaerak aurkezteko epea

30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  •  Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria: Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik  kanpo duten  pertsonen edo erakunden kasuan.
  • Kontu korrontearen titulartasuna duen agiria. Pertsona edo erakundea eskaitzailaren banku-erakunde ez bada: Kutxabank,Laboral Kutxa,Caixabank,Banco Santander, BBVA, Sabadell Guìpuzcoano, Bankoa, Banco Popular, Caja Rural Navarra, Bankinter.
  • Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)

  • Proiektuaren aurkezpena eta aurrekontua.

  • Material arkeologikoa Gordailuan entregatzeko kompromezua.

Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoaren (Nisae) parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu.

Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

b)Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean izatea.

c)Banku kontuaren titulartasuna Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko da, betiere dagokion banku erakundea bertan sartu bada.

Gainera, eskaitzailea pertsona fisikoa denean:

d)Nortasun agiria. 

 

Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.

Informazio osagarria
  • Helbidea:

 Koldo Mitxelena Kulturunea
 Urdaneta kalea, 9
 20006 DONOSTIA

 

Araudi aplikagarria

 

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak kudeatzen dituen dirulaguntza lerroen oinarri arautzaile orokorrak eta berariazkoak eta 2021eko eta 2021-2022ko ekitaldietarako deialdiak (GAO 07/06/2021).

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2021/06/08/e2103816.htm

Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia eta indusketa eta ikerketa arkeologikoetarako 2023 eta 2024 ekitaldietarako dirulaguntzen deialdia onartzen duena.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.