C Lerroa. Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

10.000,00 euro

Hartzaileak

 Diru laguntzak lortzeko aukera izango dute:

  • Haur edo/eta gazte elkarteen koordinakundeek edo federazioek, eta koordinakundeak izan gabe gazteen aisialdi elkarteekin koordinazio lanak egiten dituzten elkarteek.

  • Era berean, diru laguntzak lortzeko aukera izango dute gazte elkarteenak ez diren koordinakundeek, baldin eta bere lana egiteko egiaztatutako desgaitasunen bat duten pertsonak badituzte.

  • Diruz lagunduko dira bakarrik, Gipuzkoan dagoen egiturari dagozkion gastuak.

Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2022ko martxoaren 9
Amaiera: 2022ko apirilaren 8

Justifikazio memoria aurkezteko epea

2022ko urriaren 15a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITEAN:

  • Eskabidea webgune honetan eskuragarri dagoen inprimaki elektronikoaren bidez egingo da, b@kq ziurtagiri elektronikoa edo eskaera elektronikorako balio duen nortasuna egiaztatzeko beste bitartekoren batekin.
  • Gipuzkoan kokatutako entitatearen egituraren deskribapena. Adierazi kokapena eta zer giza baliabide iraunkor dituen, izen-abizenak eta NANa, betetzen dituzten funtzioak edo betetzen dituzten lanpostuak zehaztuta.
  • Programaren ezaugarriak eta erakundearen oinarri soziala deskribatzen dituen dokumentua; horrekin batera dokumentuak euskararen erabileraren sustapena eta genero ikuspegiaren txertatzea ere deskribatu behar ditu. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera. 
  • Adierazi entitate eskatzailearen gobernu organoaren osaera, izena, NAN, kargua eta sexua zehaztuta. Eredua bete. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera. 

GASTUAREN JUSTIFIKAZIOA: 

  • Jardueren memoria, helburuen lorpen-mailaren araberako ebaluazioa izatea. Era berean, genero berdintasunaren ikuspegitik eta euskararen erabilera sustatzearen ikuspegitik programaren barruan gauzatutako irizpideak, metodologia eta ekintzak adieraziko dira.
  • Gastuen ordainagirien zerrenda, konzeptuen arabera bereizita eta gertatu diren ordenan (Gastuak eredua). Sartu, halaber, langileei lankidetza puntualengatik egindako ordainketak.
  • Langileri gastuei dagokienez aipatutakoaz gain, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, erakunde ordaintzaileak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. (Langileak eredua).
  • Erakunde onuraduneko langileei ordaindutakoa justifikatzeko agiria, Gizarte Segurantzak igorritakoa (TC2) eta nominaren kopia.
  • Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.
  • Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanarekin aurkeztu beharko da honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, langileen NAN zenbakia, IFK, erakunde ordaintzailearen izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.
  • Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.
  • Dagokion urtean izandako gastuen eta diru sarreren balantzea. Urte horretako gastuak izan arren laguntza justifikatu behar den unearen ondorengoak izateagatik urriaren 14an justifikatu ezin diren gastuak justifikatzeko honela egingo da: gastu horien aurreikuspena aurkeztuko da.
Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

30-04/2022 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2022ko deialdia onesten duena.  (GAO 2022ko martxoaren 8an, 45. alean)

Informazio osagarria

 Aplikazio informatikoarekin lotutako gaiak:

On-line laguntza: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

 Diru laguntzen inguruko bestelako zalantzak:

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua

Telefonoa: 943 11 23 75

kbartolome@gipuzkoa.eus

Gaztegune - Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

 Telefonoa: 900 110 111 (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)

 gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.