1 - Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak.
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2022
- Hizkuntza Berdintasuna
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak
Euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako dirulaguntzak.
Laguntzen zenbatekoa
419.467,00 €
Hartzaileak
Euskararen erabilera sustatzeko programak bultzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak.
Baldintzak
Diruz laguntzeko eskatzen diren programak euskararen erabilera soziala sustatzeko hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar dira nahitaez:
-
Euskal hiztunen aktibazio programak, ekintzak eta jarduerak.
-
Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak
-
Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakintza sustatzeko programak, bereziki baldintza sozial zailetan dauden herritarrei zuzenduak.
-
Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko xedez antolatutako aisialdiko ekintzak eta programak
-
Euskararen erabilera soziala aztertu eta hedatzeko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatutako proiektuak edo gisakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Erakunde eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, jarduera anitz bildu ditzakeena, jarduera bakoitza 3. oinarrian adierazitako esparruetan sartzen dela berariaz azalduta.
Dirulaguntza eskaeran jasotzen diren jarduera guztiak, batera, sarrera-gastuen aurrekontu bakarrean bildu behar dira.
-
Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
-
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
-
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
-
Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
-
Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
-
Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
-
Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
-
Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea
2022ko maiatzak 23, 24:00
Eskaerak aurkezteko lekua
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena
Ebazpen Epea
6 hilabete
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Eskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2022ko apirilaren 5ekoa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan