3 - Hizkuntza normalizazio praktikak egiteko bekak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Foru Aldundian hizkuntza normalizazioko praktikak egiteko bi beka.

Laguntzen zenbatekoa

5.500 € (2.750 € beka bakoitza)

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko maiatzak 23, 24:00

Onuradunak

- Hizkuntza normalizazioaren alorreko master, graduondoko edo aditu titulu ikasketak bukatuta izatea, dirulaguntzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean edo aurreko bi ikasturteetan.

- Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea azken bi urtetan.

- C1 maila egiaztatzen duen euskara titulu baten jabe izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

Hartzaileak

Pertsona fisikoak.

Baldintzak

- Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, dirulaguntza deialdia egiten den urteko urriaren 1etik abenduaren 31 bitartean.

- Hizkuntza normalizazioko praktikaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan egin behar dira.

- Lan hizkuntza euskara izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hizkuntza normalizazioari dagozkion ikasketa ofizialak legez onartutako unibertsitateren batean egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.

Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

C1 maila egiaztatzen duen euskara titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

Hizkuntza normalizazioren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.

Hizkuntza normalizazioren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2022ko apirilaren 5ekoa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.