Hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen arloko jarduketetarako diru laguntzak. Ekonomia zirkularra


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ingurumena

Deskribapena:

Azalpena eta diruz lagunduko diren kontzeptuak

 

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei, merkataritza sozietateei, elkarteei eta langile autonomoei zuzendutako diru laguntzak arautzea elkarrekiko norgehiagokaren bidez, betiere ekonomia zirkularreko jarduerak sustatu ditzaten.

Diru laguntzaren xedean geratzen da diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialeko elementuak eskuratzea. Ezin dira laguntza programa honetan sartu hondakin edukiontziak, nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, konpostatzaileak, edalontziak, pitxarrak, prebentzio gidak eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak.

Diru laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 35.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.

Diru laguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako jardueraren ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren % 100 baino handiagoa (BEZ gabe). Eskaera kapital pribatuko merkataritza sozietate batek aurkeztu badu, gehienezko ehuneko hori % 85 izango da.

Produktu erabilien salmenta sustatzeko jarduerak (bigarren eskuko azokak) eta poltsa berrerabilgarriak % 50 diruz lagunduko dira gehienez.

Berriak:

- Garbiguneetan aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko legeriara (TEEH) egokitzeko lanak egiteko, 70.000 euroko kredituak daude eta jasotzen diren eskaeren artean banatuko dira.

- Balorazioan Europako hierkiari jarraizen zaio hondakin tratamenduan, prebentzioari balorazio gorena emanez. Hondakin motari dagokionez, lehentasuna ematen zaie elikagaiak alferrik ez galtzeko proiektuei, eta, ehungintzari eta biohondakinei eta ontziei dagozkienak.

- Aurrekontu minimo bat ezartzen da: 3.000 €. (5.000 biztanle baino guxiago daukante herriak izan ezik)

- Langile-gastuak gehienez aurrekontuaren %60 izango dira, 12.000 euro mugarekin. 

- Proiekturaren memoriarako gehieneko luzapena ezarri da: 25 orrialde.

Onuradunak

a) Udalak
b) Hondakin mankomunitateak
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateak
d) Merkataritza sozietateak, baldin eta helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute, betiere Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin hitzarmenak sinatu ez baditu diru laguntzaren xedeari buruzko planak edota ekintzak garatzeko.

e) Langile autonomoak.

Baldintzak

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da. Diru laguntza emateko ebazpenean definitutako azken epe hori amaitzean dagokion zuriketa egin ez bada, diru laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedura bideratuko da, 13 oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez bada.

Eskaerak aurkezteko epea

Azken eguna: 2022ko martxoaren 14a.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea. Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko du. Mankomunitateek eta eskualdeko agentziek egiten dituzten diru-laguntzen eskaeren kasuan, zehaztu beharko da ea proposatutako jarduerak dagokion lurralde eremu guztian esku-hartzea duen  edo zati batean bakarrik.
b) Jardueraren aurrekontu zehatza, kontu sailak banakatuz.
c) Merkataritza-sozietateek eta elkarteek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:
• Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.

• Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.

•Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

• Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, erakundeaak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzen duena. 
d) Kapital pribatua duten merkataritza-sozietateen kasuan, enpresaren Jardueraren Lizentzia edota, behar bada, Ingurumeneko Baimen Bateratua.

e) Langile autonomoek Zentsu aitorpena (036 inprimikia) eta Jarduera Ekonomikoen Institutuan alta eman izanaren egiaztagiria (840 inprimakia) aurkeztu beharko dituzte.

Ebazpena emateko epea

Gehienez 3 hilabete, deialdia argitaratzen denetik hasita. 

Jasoko diren agiriak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpena.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Beste kontaktu batzuk:

Ingurumen Zerbitzua: 943 112948

e-posta: ingurugiro@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa (GAO, 71 zk., 2007ko apirilaren 12a); eta foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko Foru Dekretua).

Berariazkoa:

Etxeko hondakinen, horien antzekoen eta merkataritzako hondakinen sorrera prebenitzeko eta gaika biltzeko jarduketetarako diru laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak.

Interneteko sarbidea

 https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.