Oinarri hauen xedea da laguntzak ematea norgehiagoka bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzak garbitzeko zerbitzua modu koordinatuan ematen dien kostaldeko udalei, horretarako egindako kontratazioa bitarteko dela, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa, 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubidearen Oinarriak arau tzen dituenak, ezarritako eskumen subsidiarioak baliatuz. Zehazki udal hauei zuzenduta daude laguntzak: Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribiko udalei.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta, deialdiaren xedearekin zerikusia duten gastuak egingo badituzte:
— Mutrikuko Udala.
— Debako Udala.
— Zumaiako Udala.
— Getariako Udala.
— Zarauzko Udala.
— Orioko Udala.
— Hondarribiko Udala.
Aurkeztu behar diren agiriakEntitate eskatzaileak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:
a. Hala dagokioean, lehendabiziko puntuan adierazitako ahalordea egiztatzen duen dokumentazioa.
b. Memoria teknikoa. Bertan, dirulaguntza honen xedearen barruan egin nahi den jarduera-plana zehaztuko da, oinarri arautzaileen lehenengo oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (I.eranskina). Zehazki, emango diren zerbi tzu en zerrenda eta Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasunerako laguntzaren inguruan egingo diren esku-hartzeen zerrenda.
c. Memoria ekonomikoa, dirulaguntzaren xede diren jardueren aurreikuspena jasotzen duena, zerbitzuen aurrekontu xehatua, barneratuz partiden arabera banakatua.
Eskaerak aurkezteko epea2022ko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako (oinarriak dagokion onespen erabakiaren I. eranskinean jasota daude), eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko lekuaInternet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, orretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jaso tzen den moduan.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia: Kostaldeko udalei laguntzak emateko oinarri arautzaleak, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako egurtasun laguntzaren osagarri gisa.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.