Erakundearen, produktuaren, zerbitzuaren edo ekitaldiaren karbono aztarna kalkulatzeko eta murrizteko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ingurumena

Deskribapena:

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu ahal izango dira:

a)    Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, 1+2 irismenarekin, eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea.

Arestian adierazitako irismenak GHG PROTOCOL protokoloan jasotako 1 eta 2. irismenei erantzungo die, edo ISO 14064-1:2018 arauaren 1 eta 2. kategoriei (zuzeneko eta zeharkako isuriak, hurrenez hurren).

Karbono aztarna kalkulatzeko, honako kalkulagailu hauetako bat erabili beharko da:

1.- Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko tresna, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (2007-2021 urteetarako).

2.- Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko tresna, IHOBE (2005-2020 urteetarako).

b)    Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, 3. irismenekoa (1+2 irismenak barne) eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea.

Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoren bat erabili beharko da:

-    UNE-EN ISO 14064-1:2019. Berotegi efektuko gasak. 1. zatia: Orientazioarekin zehaztea, erakundeen mailan, berotegi efektuko gasak kuantifikatzeko eta isurien eta kentzeen txostena egiteko (ISO 14064-1: 2018).

-    GHG PROTOCOL. Corporate Standard: A Corporate Accounting and Reporting Standard; y Corporate Value Chain (Scope 3) Accounting and Reporting Standard

Erakundearen karbono aztarna kalkulatu ahal izango da urte bakarrerako, ahal dela, 2021erako, edo  4 urtera arte (2018-2021).

a) eta b) ataletako karbono aztarnak inskribatu beharko dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan (martxoaren 14ko 163/2014 Errege Dekretuak sortua) eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko du. Ezinbestekoa izango da azken justifikazioa egiteko momentua ziurtagiri bidez egiaztatzea.

c)    Produktu, zerbitzu edo ekitaldi bati lotutako karbono aztarna kalkulatzea eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea.

Produktu edo zerbitzu baten karbono aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoaren bat erabili beharko da:

-    GHG Protocol: Product Life Cycle Accounting and Reporting Standard

-    UNE-EN ISO 14067:2019 Berotegi efektuko gasak. Produktuen karbono aztarna. Kuantifikatzeko baldintzak eta jarraibideak. (ISO 14067:2018)

Ekitaldi baten karbono aztarna kalkulatzeko, erakundeko karbono aztarna kalkulatzeko a) eta b) ataletan adierazitako estandarrak erabili beharko dira.

Erakundearen, produktuaren, zerbitzuaren edo ekitaldiaren karbono aztarnaren kalkuluarekin batera aurkeztu beharko da hori murrizteko planaren definizioa.

Entitate onuradunaren izaera

Beren egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten merkataritza sozietateak.

Laguntzen zenbatekoa

Jarduera bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango dira, betiere 8. oinarrian azaldutako irizpideen arabera  egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa.

Nolanahi ere, ezingo dira kopuru hauek gainditu:

•    Urte bakar baterako 1+2 irismeneko erakundearen karbono aztarna eta ekitaldi bati lotutako karbono aztarna kalkulatzeko eskaerak:
 Diruz lagun daitezkeen gastuen % 70, gehienez 5.000 euro eskabide bakoitzeko.

•    Urtebete baino gehiagorako 1+2 irismena duen erakundeko karbono aztarna kalkulatzeko eskaerak:
-    Diruz lagun daitezkeen gastuen % 80, gehienez 8.000 euro eskabide bakoitzeko.

•    Erakundearen 3. irismeneko karbono aztarna eta produktu edo zerbitzu bati lotutako karbono aztarna kalkulatzeko eskaerak:
-    Diruz lagun daitezkeen gastuen % 50, gehienez 23.000 euro eskabide bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

-    Burutuko den jarduera deskribatzeko formularioa, egoitza elektronikoan gaitutakoa; horren bitartez emango da informazio hau: erakundearen identifikazioa eta sailkapena, kalkulatuko den karbono aztarnaren deskribapena eta jarduketaren aurrekontua.

-    Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Eskatzaileak bere datu hauek ez direla kontsultatu behar irizten badu, datu horiek aurkezteaz gain, arrazoitu egin beharko du aurka dagoela. .

-    Sozietatea eratzeko eskrituren eta estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatu direnak.

-    Eskaera sinatzen duena erakundearen izenean jardun daitekeela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia eta haren NANarena, erakunde eskatzailea bera ez bada.

-    Ingurumen baimen integratua, ingurumen baimen bakarra, jarduera sailkatuen lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa, erakunde eskatzaileari aplikatutako baimenaren erregimenaren arabera.

-    Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren arabera, erakundearen jarduera barne hartzen duen EJSNaren atala egiaztatzen duen dokumentazioa. Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, informazio hori jasotzen duena.

-    Itxitako azken ekitaldiari dagokionez, erakundearen negozio bolumen orokorra egiaztatzen duen dokumentazioa. Itxitako azken ekitaldiko urteko kontuak edo aurkeztutako sozietateen gaineko zerga aurkeztu ahal izango dira, negozio-bolumen orokorra erakusten duena.

-    Erakundeko langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde ofizialak emana. Gizarte Segurantzak egindako altako langileen txostena aurkeztu ahal izango da.

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago.

Ebazpen epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Dirulaguntzen atarira sarbidea

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones

Dirulaguntzen oinarri arautzaileak

- Dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.