KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko diru laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Eskaerei buruzko kontsultak

 

KBULEGOA. Errege-erregina katolikoen kalea, 16. Donostia

943 11 33 43
9:00 - 14:00
 
Diru laguntzen xedea

Diru laguntza hauen helburu da eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzea.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.

-  Azken bost urteetan gutxieenez  3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

- Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.

Betebeharrak
  • Diru laguntzaren xede den jarduera urte naturalekoa izango da (urtarriletik abendura bitartean).
  • Sustatu nahi diren ikuskizunak diru laguntza eskatzen duen konpainiak berak ekoiztuak izan behar dute.
  • Diruz lagundutako entitateak komunikazioa eta publizitatea gutxienez euskaraz egin beharko du.
  • Diru laguntza jasotzen duten konpainiek, aurkeztu beharko dute hurrengo urteko (2023) martxoaren 1erako, egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta diru sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda (hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da).
Diru laguntzaren zenbatekoa

Diru laguntza ez da inoiz ere 21.000 euro baino handiagoa izango, ez eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuaren %50 baino handiagoa ere.

Laguntzak bi zatitan ordainduko dira, 2022an lehena eta 2023an bigarrena.

Eskaerak egiteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 2an amaituko da.

Eskaerak egiteko modua

Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honen bidez aurkeztuko dira soilik, horretarako ordezkaritzako gakoa erabiliz sartu eta programak berak gidatuko zaitu, bertan aurkituko duzue bete beharreko formularioa ere eta bertan jasotzen dira aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak zein diren.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak
  1. Eskaera ofiziala, behar bezala beterik. 

Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:

  1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (NISAE).
  2. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
  3. Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
  4. Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; beka honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:

Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29.

Oinarri berariazkoak eta Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 70 zk., 2022-04-12.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.