«Adinberri» Silver Economy


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Proiektu Estrategikoak

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak prototipoak egiteko fasean edo industrializazio eta merkaturatze fasean dauden produktu eta zerbitzuak ezartzeko izango dira, honako espezializazio nitxo hauetan:

1. Zerbitzu soziosanitarioak eta arreta ereduak, pertsonen eta haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzen duten prebentzioan, arretan eta zaintzetan arreta berezia jarriz, eta sistema publiko-pribatuaren eta komunitarioaren lankidetza eta eraginkortasuna sustatuz.

2. Adinekoen bizitzarako eta garapenerako egokiak diren ingurune, etxe eta espazioak, haien autonomia, irisgarritasuna, konektibitatea, inklusibitatea, ahalduntzea, duintasuna eta soziabilitatea ahalbidetzen eta errazten dutenak. Hori guztia etxea egokitzera eta laguntza teknikoetara, ingurune lagunkoietara eta irisgarrietara, hurbiltasun-zerbitzuetara, mugikortasun egokitura eta finantza-produktuak sortzera bideratutako ekimenen bitartez.

3. Turismoa eta aisia seniorra: aisialdiarekin, jarduera fisikoarekin, gastronomia osasungarriarekin, denbora librearen kudeaketarekin, turismoarekin eta prestakuntzarekin lotutako jarduera eta baliabideekin.

Identifikatutako edo lehenetsitako espezializazio eremuetan produktuak/zerbitzuak garatzeko, teknologia gaitzaile digitalen multzo bat erabil daiteke, hala nola adimen artifiziala, gauzen Internet, robotika, errealitate birtuala, datuen analisia, erakunde baten barne prozesuak zein erabiltzaileekiko harreman ereduak hobetzeko eta negozio eredu berriak garatzeko.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

  • Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

 

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gizarte Segurantzaren gertakari arruntengatiko kotizazio oinarria kalkulatzeko datua eskaera aurkezten den unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

  • Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

  • Proiektuak sustatzen ez dituzten erakundeetako langileei dagozkien bidaia eta egonaldi gastuak bakarrik aukeratu ahal izango dira, zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan jasotako zenbatekoetan.

 

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzak kostu hautagarrien %50ekoak izango dira.

Entitate onuradunak

Entitate onuradunak izango dira:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak eta enpresa elkarteak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako erakundeak.
Baldintzak Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

  • Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.
  • Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.
  • Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 26an hasiko da eta 2022ko azaroaren 15ean amaituko da,  azken eguneko 12:00etan.

Eskaerak aurkezteko lekua

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 

Ebazpen Epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, betiere abenduaren 31 baino lehen.

 

 

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezestekoa

Araudi aplikagarria

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/10/25/c2206589.pdf

Oharrak Internetera Sarrera
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Proiektu Estrategikoak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.