- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
«Adinberri» Adinekoen arreta eta zaintza hobetzea
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2022-10-26 - 2022-11-16 13:00
- Arloa: Proiektu Estrategikoak
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDirulaguntzen xede diren jarduerak
a) Arreta eta zaintzarako tokiko ekosistemak sortzea eta bultzatzea (publiko-pribatua-komunitarioa), Zaintza HerriLab ereduan oinarrituta.
b) Erreferentziazko egoitza/zentroetan esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea, zainketetan berrikuntza sustatzeko eredu esperimentaletan oinarrituta..
c) Zainketen berrikuntzarekin eta pertsonalizazioarekin lotutako prestakuntza-programak diseinatzea eta tresna digitalak garatzea.
d) Zahartze aktibo eta osasungarriaren alorreko prebentziora bideratutako ekimen berritzaileak, zentzua eta esanahia dutenak, bizitza osoko proiektu bat garatzeko.
• Hauskortasunaren prebentzioa eta maneiua.
• Komunitatean jarduera fisikoa eta beste bizimodu osasungarri batzuk sustatzea.
• Elikadura osasungarria sustatzea.
• Gaitasun kognitiboa estimulatzeko eta hobetzeko jarduerak.
• Osasun emozionala eta sare sozialaren sustapena.
• Zahartzea zentzuz eta esanahiz sustatzea, bizitza osoko proiektu bat garatzeko.
e) Kolektibo hauetako batekin edo batzuekin lotutako jarduketak:
• Autonomia duten pertsonak. Aurre-hauskortasuna duten pertsonak.
• Pertsona ahulak eta kalteberak.
• Mendekotasun- edo desgaitasun-maila desberdinak dituzten pertsonak.
• Nahi gabeko bakardade-egoeran dauden pertsonak (HARIAKen ezarritakoaren arabera, Gipuzkoako Estrategia Bakardadeen aurrean: http://www.hariak.adinberri.eus)
Diruz lagundu daitezkeen kostuak
Proiektuek diruz lagundu ditzaketen kostuak, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira:
a) Langile kostuak, proiektuan aritzen diren neurrian.
b) Berrikuntzaren arloko aholkularitza eta laguntza-zerbitzuen kostuak.
c) Kontratu ikerketaren kostuak.
d) Gastu orokorrak eta ustiapeneko beste gastu gehigarri batzuk, zuzenean proiektutik eratorritakoak; gastu horiek, guztira, ezin izango dute gainditu proiektuan inplikatutako barne langileen kostuaren % 20, eta ez da beharrezkoa izango gastu horiek justifikatzea.
Laguntzen zenbatekoa
Laguntzak kostu hautagarrien %50ekoak izango dira.
Entitate onuradunaka) Gipuzkoan kokatutako gizarte ekintzako hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko erakunde, fundazio edo elkarteak.
b) Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekimeneko irabazi-asmorik gabeko kooperatibak.
c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Gipuzkoako erakundeak, 3. oinarri espezifikoan aurreikusitako jardueraren batean aritzen direnak.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoekin finantzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko erakundeak, erakunde horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarteak edo taldeak. Erakundeek Gipuzkoan kokatuta egon beharko dute.
e) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak, toki-garapenerako agentziak eta mankomunitateak.
Baldintzak Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaeran honako informazioa sartu behar da:
- Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.
- Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.
- Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.
- Erantzukizunpeko adierazpena, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 26an hasiko da eta 2022ko azaroaren 15ean amaituko da azken eguneko 12:00etan.
Eskaerak aurkezteko lekuahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Ebazpen Epea
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, betiere abenduaren 31 baino lehen.
Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuakEzestekoa
Araudi aplikagarriahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/10/25/c2206589.pdf
Oharrak Internetera Sarrera- Ion Luzuriaga Alkorta
- 943113950
- iluzuriaga@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.