Entitate eskatzaile bakoitzari 40.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko. Laguntzak zuzeneko dirulaguntzak izango dira, egindako inbertsioen zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetan, biztanle kopuruaren arabera:
1.000 biztanletik behera ...............................................................................................................% 85
1.000 eta 2.500 biztanle behera artean.............................................................................................% 70
HartzaileakLaguntza hauen onuradun izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2.500 biztanletik beherakoak diren udalerri eta toki erakunde txikiak, baldin eta ez badaude martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan erakunde onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean.
Onuradun izateko debekurik ez dutela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkez dezakete erakundeek.
BaldintzakGipuzkoako Lurralde Historikoan 2.500 biztanletik beherakoak diren udalerri eta toki erakunde txikiak, baldin eta ez badaude martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan erakunde onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean.
Aurkeztu behar diren agiriakDeialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 20 egun balioduneko epean.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, horiekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu (sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez), horretarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan foru dekretu hau bete behar da: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzekoa.
Administrazio-isiltasunaren efektuakNegatiboa
Ebazpen EpeaSei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.
Araudi aplikagarriaDiruz lagundutako proiektua ez bada egiten edo zati batean bakarrik egiten bada eta Departamentuari ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, Dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauan aurreikusita dagoen zigor prozedura hasi ahal izango da proportzionaltasun irizpideak erabiliz, kontuan hartuta proiektu osotik egindako lanak eta jasotako zenbatekoak.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Bide Azpiegituretako DepartamentuaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.