Oinarri hauek arautzen dute Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei dirulaguntza jakin batzuk ematea, hain zuzen ere, haien bidez bizikletak aparkatzeko, autokonpontzeko eta puzteko azpiegiturak erosi eta instalatu ditzaten, herritarrek eguneroko joan-etorrietan erabil ditzaten bultzatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak: diru-laguntza arautzen duten oinarrien 3. oinarrian zehaztutakoak.
Laguntzen zenbatekoa1. Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, baremo hau aplikatuko zaio aurkezten den jarduera proposamenari:
– Inbertitutako U motako edo zirkularrak diren aparkaleku modulu finkoak, hirigunean sabaipean edo barruko espazioetan instalatzeko: 200 euro 8 bizikletentzako 4 euskarriko modulu bakoitzeko.
– Aparkatzeko modulu finko estaliak, kalean jartzeko: 700 euro 10 bizikletentzako 5 euskarriko modulu bakoitzeko.
– Bizikletentzako kontsignak eta etxolak: 1.500 euro kontsigna edo etxola bakoitzeko, gutxienez 5 bizikleta aparkatzeko.
– Aparkatzeko modulu eramangarriak: 100 euro modulu bakoitzeko, Gutxienez 9 bizikleta aparkatzeko.
– Bizikletak autokonpontzeko estazioak: 300 euro ekipo bakoitzeko.
– Bizikletak puzteko estazioak: 275 euro ekipo bakoitzeko.
2. Aurkeztutako azpiegitura batek 3. oinarrian bere motarako ezarritakoa baino aparkatzeko ahalmen txikiagoa badu, jaso beharreko kopurua aurreikusitako plaza kopuruaren murrizketaren zuzeneko proportzioan kalkulatuko da.
3. Bizikletak aparkatzeko azpiegitura mota bakoitzari eman beharreko zenbatekoa ez da izango handiagoa faktura bidez egiaztatzen den kostua baino.
4. Udalerri bakoitzari gehienez ere 7.500 euroko diru-laguntza emango zaio.
5. Behin eskaera guztiak ebatzita, gehieneko aurrekontua lortzen ez bada, aipatutako aurrekontu kreditua agortzeko, soberako zenbatekoa dirulaguntzaren onuradun diren udalerrien artean hainbanatuko da. Kasu honetan eta salbuespen gisa, gehieneko zenbatekoa 7.500 eurotik gorakoa izan daiteke, eta bizikletak aparkatzeko aurreikusitako azpiegitura bakoitzaren prezioa ezin izango da gainditu.
6. Eskabidearen aurrekontuan, dirulaguntza kalkulatzeko, BEZa ere sartuko da, baldin eta diruz lagundu daitekeen gastu aplikagarria bada eta ezin bada berreskuratu edo konpentsatu
7. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, gerta daiteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriek eskatu ditzakete dirulaguntza hauek.
Udalerritzat hartuko da 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubideko Oinarriak Arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki entitatea.
Baldintzak Aurkeztu behar diren agiriakEskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
- Eskumena duen udal-organoak diru-laguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria, 6.2 oinarriaren arabera.
- Azalpen-txostena, diruz lagunduko diren bizikletentzako aparkalekuen azpiegiturak non jartzea aurreikusten den zehaztuta, eta azpiegitura horien hautaketa justifikatuta. Era berean, azpiegitura horien eta garraio publikoko geltokien edo zerbitzu-geltokien gertutasuna eta/edo bateragarritasuna adierazi beharko da.
- Diruz lagunduko diren azpiegitura guzti-guztiak zehazten dituen koadroa:
- Dirulaguntzaren xede den azpiegitura bakoitzari buruzko informazio hori bera xls formatuan edo antzekoan ere eman beharko da, eta horrekin batera, udalerrian dauden bizikleta aparkalekuen, autokonponketako ekipoen eta puzteko ekipoen inbentarioa, kokapen geoerreferentziatua, aparkaleku mota eta plazen eskaintza zehaztuta.
- Diru-laguntza jaso dezakeen jardueran genero-ikuspegia txertatzeko egin beharreko jardueren memoria.
- Aurrekontu banakatua eta lan-programa.
Eskaerak aurkezteko epeaEskabideak 15 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.
Ebazpen EpeaEbazpena jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Gehieneko epea igaro eta interesatuari berariazko ebazpena jakinarazi ez bazaio, interesatuak ulertuko du bere eskaera ezetsia izan dela, isiltasun administratiboaren ondorioz.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaile hauen xede diren diru laguntza oinarri hauetan ez ezik ondorengo hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa; apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena; eta diru laguntzei buruzko gainerako araudia.
OharrakInbertsioa 2022ko azaroaren 25a baino lehen justifikatu beharko da.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.