Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietako udalei hiri-mugikortasun iraunkorreko planak egiteko eta eguneratzeko diru-laguntzak ematea arautzea, bai eta plan horietan aurreikusitako neurriak garatzea eta/edo ezartzea ere, mugikortasun jasangarria lortzeko.
Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak: 3. oinarrian zehaztutakoak.
Laguntzen zenbatekoaDirulaguntzen gehieneko mugak, biztanle tarteen arabera:
5.000 biztanle arte: 15.000 euro.
Oinarri hauetako 2.3 klausulan aurreikusitako kasuan, dirulaguntzen gehieneko muga kalkulatzeko, lankidetzan ari diren udalerrietako biztanleen batura hartuko da kontuan.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietako udal guztiek jaso ditzakete laguntza hauek.
Udalerritzat hartuko da 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubideko OinarriakArautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki erakundea.
5.000 biztanle arteko udalerrietako udalek, baldin eta administrazio eraginkortasuneko arrazoiak direla-eta egokitzat jotzen badute, HMJPak batera egiteko eska dezakete, mugakide diren beste udal batzuekin lankidetzan.
Baldintzak Aurkeztu behar diren agiriakEskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
- Eskumena duen udal-organoak diru-laguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria, 6.2 oinarriaren arabera.
- Diruz lagundu beharreko dokumentua egiteko eta izapidetzeko lanen gastuen guztizko zenbatekoa, ordaintzeko ezarritako modua eta 2022. urterako aurreikusitako gastuaren zenbatekoa zehazten dituen aurrekontua.
- Lanen kontratazioa esleitzeko udal akordioaren edo -erabakien ziurtagiria.
- Egindako lanen kostua egiaztatzen duten fakturak edo horien ordezko agiriak.
- Udal idazkariaren ziurtagiria, diru-aguntza honen bidez finantzatuko diren lanetarako ez dela diru-laguntzarik eskatu edo jaso adierazten duena.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea HILABETE BATEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.
Ebazpen EpeaEbazpena jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Gehieneko epea igaro eta interesdunari berariazko ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsitzat joko da isiltasun administratiboaren ondorioz.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak oinarri hauetan ez ezik ondorengo hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, hura garatzen duen Erregelamendua (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onetsia), eta dirulaguntzei buruzko gainerako araudia.
OharrakDiru-laguntza jasoko dute deialdiari dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik azaroaren 25era bitartean egindako gastuek.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.