Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei hirigintza-xede jakin batzuetarako diru-laguntzak; zehazki, udal plangintza orokorra berrikustea edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.

Laguntzen zenbatekoa

a) Udal plangintza orokorreko hirigintza tresnak berrikusteko edo egokitzeko, deialdiari dagokion ekitaldirako aurreikusitako gastuaren % 50, eta beti gehienez ere 30.000 euro udal onuradun bakoitzeko.

b) Aldaketak izan dituzten udal plangintzen bertsio osatu eta eguneratuak egiteko, 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 107. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, deialdiari dagokion ekitaldirako aurreikusitako gastuaren % 50, gehienez ere 10.000 euro udal onuradun bakoitzeko.

Aurreko puntuetan adierazitako ehunekoa %75era igoko da 2.500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien kasuan eta %90era 500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien kasuan; nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa adierazitako kopuruetan mantenduko da. 

Eskabide guztiak ebatzi ondoren, dirulaguntzetarako emandako diru kopuru guztia aurrekontu-muga baino txikiagoa bada, gainerako zenbatekoa hainbanatu egingo da dirulaguntzaren onuradun diren udalen artean, eta, salbuespen-kasu horretan baino ezingo da gainditu 30.000 euroko gehieneko kopurua. Baina jasotako diru-kopurua ezin da inola ere egindako lanen prezioa baino handiagoa izan.

Udal batek hirigintza-tresna berari dagokionez urtean egiten diren deialdietan jasotzen duen guztizko dirulaguntza ez da, inola ere, 150.000 eurotik gorakoa izango. Beraz, dirulaguntza bat eman ondoren muga hori gainditzen bada, ekitaldi horretan diruz lagundu daitekeen zenbatekoa zehazteko, muga hori bete beharko da.

Hartzaileak

Oinarri arautzaile hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren datan udal erroldan 7.000 biztanle inskribatu baino gutxiago dituzten Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriek soilik eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Udalerritzat hartuko da 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeeko toki entitatea.

Baldintzak

Dirulaguntza jasotzen duten jarduketak 2022. urtean hasiko dira eta 2022ko abenduaren 1a baino lehen burututa eta justifikatuta egon behar dute.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak deialdiaren 1. eranskin gisa doan ereduari jarraituz aurkeztu behar dira, eta honako dokumentu hauek ere erantsi behar zaizkio:

− Dagokion udal organo eskudunak 6.2 oinarriari jarraiki dirulaguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

 - Aurrekontua, honakoak zehaztuta: dokumentua egiteko eta bideratzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen gastu osoa, dirulaguntzaren xede dena; ordaintzeko ezarritako modua, eta 2022. urterako aurreikusitako gastuaren zenbatekoa.

 - Aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen kontratazioa adjudikatzeko udal erabakiaren edo erabakien ziurtagiria. Kontratazio hori oraindik esleitu ez bada, dokumentazio hori dirulaguntza justifikatzen denean aurkeztu beharko da, 12.2.c) oinarrian xedatutakoaren arabera.

 - Horiek ordezkatzen dituzten fakturak edo agiriak, egin diren lanen kostua egiaztatzen dutenak.

 - Udal idazkariaren ziurtagiria, laguntza honen bidez finantzatzen diren lanetarako beste dirulaguntzarik ez dela ez eskatu ez jaso egiaztatzen duena.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaintzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dena.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaera, deialdian ezarritako gainerako dokumentazioarekin batera, internet bidez aurkeztu behar da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikokoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarian sartuz, arau honetan ezarritakoari jarraituz: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena horretarako, ezinbestekoa da sinadura elektronikoko ziurtagiria edukitzea.

Ebazpen Epea

Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik. Gehieneko epea igaro eta interesatuari berariazko ebazpena jakinarazi ez bazaio, interesatuak ulertuko du bere eskaera ezetsia izan dela, isiltasun administratiboaren ondorioz.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak arau hauek erregulatuko dituzte: oinarri hauek; 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; foru arau hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudia.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.