Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako diru laguntzak.
Laguntzen zenbatekoaNolanahi ere, erakunde bakoitzari gehienez 8.000 euroko dirulaguntza emango zaio.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoan eta bertako biztanleei zuzenduta bizikleta erabilerako sustapen jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek.
Laguntza jaso dezaketen kontzeptu
a) Informazio eta prestakuntza ekintzak prestatu eta gauzatzea, hala nola, bizikleta erabiltzen ikasteko edo erabilera hobetzeko ikastaroak, bizikleten mantentze, konponketa edo pertsonalizatze ikastaroak, erakusketak, elkarrizketak, hitzaldiak, mintegiak, jaialdiak, bizikleta martxak, web orrien diseinu, ostatatze eta mantenua, etab.
b) Idatzizko edota ikus-entzunezko materiala idatzi, itzuli eta argitaratzea.
c) Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea.
d) Bigarren eskuko bizikletak eta materiala saldu eta erosteko azokak antolatzea eta egitea.
e) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin koordinatzeko edo eztabaidatzeko bileretara edo prestakuntzako eta ikaskuntzako saioetara joatea.
Diru laguntza eskaerak deialdiaren eranskinean jasotako ereduaren arabera beteta aurkeztu behar dira.
Eskaera orriarekin batera ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Erakundearen estatutuen eta eraketa aktaren kopia; dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
b) Identifikazio fiskaleko kodearen kopia.
c) Zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak (datu horiek diru laguntzen organo kudeatzaileari zuzenean lagatzeko baimena eman ezean).
d) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NAren fotokopia eta ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria.
e) Diru laguntza jaso dezakeen jarduketaren azalpen memoria.
f) Diruz lagundutako jardueran generoaren ikuspuntua sartzeko egin behar diren jarduketen memoria.
g) Entitate eskatzaileak azken lau urtetan egin dituen proiektuen azalpen memoria, betiere proiektu horien xedea bada bizikleta bidezko mugikortasunarekin zerikusia duten gaien inguruko heziketa, informazioa, ezagutza edo sentsibilizazioa.
h) Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta, eta proiektuaren gainerako finantzazio bideak, halakorik balego.
i) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.
Eskaerak aurkezteko epea HILABETE BATEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, web orri honetan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/dirulaguntzak),dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.
Ebazpen EpeaEbazpena jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik.
OharrakDiruz lagundu daitezkeen jarduketak, 2021ean hasi behar dira eta 2021ko azaroaren 10a baino lehen amaitu behar dira.
Diru laguntza hauek zuritzeko, egindako jardueren kontu zurigarria aurkeztuko da 2021ko azaroaren 25a baino lehen.
Araudi aplikagarriaDiru laguntza hauei, oinarri hauetan ezarritakoa ez ezik, honako xedapenak ere aplikatuko zaizkie: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzena; foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak onartutakoa); eta diru laguntzen arloko gainerako arauak.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.