Dirulaguntza honen xedea teknologia kuantikoak garatzen bultzatzea da, I+G proiektuei laguntza emanez.
AurrekontuaGuztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 1.041.100 eurokoa da.
HartzaileakDirulaguntza honen onuradunak izango dira:
Laguntzak teknologia kuantikoen arloko I+G proiektuak osorik edo zati batean finantzatzeko erabiliko dira.
Enpresek edo haien I+G unitateek aurkeztutako proiektuen kasuan, ZTBESko beste enpresa edo zentro batekin lankidetzan egin beharko dira nahitaez, teknologia horietan esperientzia dutela egiaztatzen badute.
Deialdi honen ondorioetarako, lankidetza dagoela ulertuko da: laguntzen duen erakunde aditua (teknologia horietan esperientzia duen enpresa edo ZTBESko zentroa) proiektuaren aurrekontu osoaren gutxienez % 30arekin kontratatzen denean, edo erakunde laguntzaile horrek gutxienez 30.000 euroko ekarpena egiten duenean.
Gainera, beste enpresa edo erakunde batzuek ere lankidetzan jardun ahal izango dute. Kasu horretan, ez dira aplikatuko aurreko paragrafoan ezarritako mugak.
ZTBESko gainerako zentroek banaka aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
Laguntzen zenbatekoaØ Funtzesko ikerketarako, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 arte
Ø Industria ikerketarako, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50eraino
(% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)
Ø Garapen esperimentalerako, diruz lagundu daitezkeen kostuen %25eraino
(% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)
Ø Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, gehienez, enpresentzat, % 75 izan ezik, zentro edo enpresa aditua kontratatzeko
Ø Enpresa laguntzaile adituentzat, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 gehienez.
Ø ZTBESko gainerako zentroetarako, diruz lagun daitezkeen kostuen % 100 arte
Ø Gehienez, lankidetzako proiektu bakoitzeko: 120.000 €
Ø Proiektu indibidual bakoitzeko gehienekoa: 80.000 €
Eskaerak aurkezteko epea
• PROIEKTUEN HASIERAKO data: Eskaera aurkezten den egunetik aurrera.
• ESKAERAK AURKEZTEKO azken eguna: 2022ko urriaren 31a, 13:00etan.
• Proiektuak BURUTZEKO azken eguna: 2023ko irailaren 30a.
GAO, 2022ko abuztuaren 30a, 165 zenbakia
GAO, 2022ko irailaren 29a, 185 zenbakia
ArduradunakIzena | Kargua | Telefonoa | E-posta |
Maite Salustiano Esnoz |
Teknikaria | 943112233 | msalustiano@gipuzkoa.eus |
Amaia Eskisabel Tolosa | Administraria | 943112039 |
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.