C.1 - Prestakuntza programa ez-akademikoak, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Jarduera fisiko eta kirol arloan prestatzeko. Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:

C.1.a) Titulazio ofizialak ez diren prestakuntza programak, eta Kirolenerekin batera Gipuzkoan ematen diren prestakuntza programak antolatzea.
C.1.b) Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo emandako ikastaroetara joatea. 

Diruz lagungarriak diren jarduerak laguntza deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik deialdiaren urteko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira. 

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 €

Hartzaileak

- C.1.a): Gipuzkoan egoitza duten Federazioak.

- C.1.b): Kirol titulazio edo akreditazioak eskuratzen dituzten kirol teknikari, epaile, komisario, arbitro eta kronometratzaileak atxikita dituzten kirol federazio eta klubek, guraso elkarte eta enpresek, beti ere egoitza Gipuzkoan badute, eta ikastaroak Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo egiten direnean, aipatutako lurraldean antzeko ikastarorik egiten ez badira.

Era berean, ez da dirulaguntzarik emango aurreko hiru ekitaldietan egindako ikastaroetan dirulaguntza jaso duten pertsonen prestakuntzarako, haien bilakaeran aurrera egitea eskatzen dutenen kasuan izan ezik.

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2022ko ekainak 30

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

C.1.a):
C1A formularioa, jardueraren memoria xehatua, sarreren eta gastuen balantzea eta gastuen zenbateko osoaren jatorrizko fakturak. 

C.1.b):
C1B formularioa, dagokion titulazioa lortu izanaren egiaztagiriaz gain, diru-sarreren eta gastuen balantzea eta gastuen zenbateko osoaren fakturak.

Ebazpen epea

Gehieneko epea sei hilabetekoa izango da; eta epe hori kontatzen hasiko da eskaerak egiteko azkeneko egunetik aurrera.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat jotzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2022ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2022ko martxoaren 29an egindako batzarraldian (GAO: 2022-04-08; 68. zenbakia).

 

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Leire Orbegozo  943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Xabier Vazquez 943-112131 / e-maila: xvazquez@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.