C.5.c) Infantil, kadete eta gazte mailetako taldekako lehiaketetako joan-etorriak (lurralde eremua)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Atal honen helburua da diru laguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, haur, kadete eta gazte mailetako taldekako modalitateetako lehiaketa jardueretan parte hartzen duten Gipuzkoako ikastetxeei eta kirol klubei.

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau ataletan)

Hartzaileak

Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute kirol klubek, baldin eta haien taldeek joan-etorriak egin badituzte eta baldintza hau betetzen badute:

- Lurralde mailako lehiaketetan izena emanda egotea.

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
 

Aurkeztu behar den dokumentazioa

- C5C formularioa, modalitatea, taldea, kategoria, faktura zk., joan-etorria, data eta prezioa adierazita.
- Faktura xehatua, eguna, egindako joan-etorria eta taldea adierazita. Eta garraio publikoan egindako joan-etorrien kasuan, dagokien justifikazioa (bidaia-txartela…).

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2022ko ekainaren 30

 

 

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2022ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2022ko martxoaren 29an egindako batzarraldian (GAO: 2022-04-08; 68. zenbakia).

 

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Gisela Yoldi 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Xabier Vazquez 943-112131 / e-maila: xvazquez@gipuzkoa.eus
 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.