Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak emateko arauak ezartzea, aparteko izaera duten eta mota hauetakoak diren kirol jarduerak antolatzeko:
• Aparteko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagoka erregimenean (C.6.a).
• Kirol entitateen urteurrenak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagokorik gabeko erregimenean (C.6.b).
• Kadete edota jubenil mailako kategorietan Espainiako Txapelketako fase finalak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagokarik gabeko erregimenean (C.6.c).
Laguntzen zenbatekoa
30.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako federazioak, kirol klubak eta bestelako entitateak oinarri espezifikoen 1. oinarrian adierazitako jardueraren bat antolatzen badute.
BaldintzakBigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
Eskaerak aurkezteko azken egunaHilabete, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik.
Aurkeztu behar den dokumentazioa • C6A formularioa (ekitaldiaren deskripzioa).
• C6B formularioa (gastu eta sarreren aurrekontu xehatua).
• C6C formularioa (Ekitaldian zehar euskarari emango zaion erabileraren plana, 6. oinarri espezifikoko c) atalean ezarritakoa betetze aldera).
• C6D formularioa (Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiak duen lankidetzaren zabalkunderako plana, gutxienez Kirol Zuzendaritza Nagusiak emandako edukiei egokitu beharko zaiena).
• Bakar-bakarrik C.6.c) laguntzen kasuan, dagokion Espainiako federazioaren ziurtagiria, ekitaldi horren antolaketaren esleipenari buruzkoa, antolaketa horrengatik kanon kontzeptuan ordaindu beharreko kopuruarekin batera.
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaKIROL ZERBITZUA.
Gisela Yoldi 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Iñaki Uncetabarrenechea 943-112498 / e-mail: iuncetabarrenechea@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.