Iraupen luzeko zainketetarako ekipamendu kolektibo berrien hornidura finantzatzeko diru laguntzak, pertsonarengan eta ingurune komunitarioetan arreta jartzeko arkitektura berri batean oinarrituak, eta dauden ekipamenduen birmoldaketa eta egokitzapenerako laguntzenak, berreskuratze, eraldaketa eta erresilentzia planean (BEEP) ezarritako baldintzekin.
Laguntzen zenbatekoaEzarritako laguntzak ez dira izango kostu hautagarrien %75 baino gehiagokoak, proiektuaren kostu zenbatetsien gainean. Portzentai hau ez da aplikatuko tokiko entitateek sustatutako inbertsioen laguntzen kasuan
Hartzaileaka) Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak.
b) Gipuzkoan kokatuta dauden Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakudeak, kooperatibak, fundazioak edo elkarteak.
c) Gipuzkoan kokatuta dauden erakunde publiko eta pribatuek, diru laguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituztenak eta centro horretan eskubide errealen baten titular badira (gutxienez, erabilerakoa).
d) Aurreko letretan adierazitako erakunderen bat duten pertsona juridikoen taldeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
|
a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.
|
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
|
c) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
|
d) Dirulaguntzaren xede diren higiezinen titularitatea izatea, jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa. Azkeneko bi kasuetan, lagapen edo errentamendu aldiak 20 urteko gutxieneko iraupena izan ahalko du, egin litezkeen luzapenak barne.
|
e) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
|
a) Esku-hartzearen xede diren zentroek Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta egon beharko dute.
|
b) Zentroek gizarte-zerbitzuen arloan indarrean dagoen araudia bete beharko dute, baita garatutako jarduerarekin lotutako araudia ere.
|
c) Arkitectura proiektuek 1. lerroari dagozkion oinarri espezifikoetan jasotzen den arautegiari erabat egokitzea aurreikusi beharko dute, ondoren adierazten diren kasuetan.
|
a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.
b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.
c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean -obrak badira- eta 15.000 eurotik gorakoa -ekipamendua bada-, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.
d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.
e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.
Eskaerak aurkezteko epea2021eko abenduaren 16a arte
Jaso Beharreko DokumentazioaProzeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
Araudi aplikagarriaBerreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan inbertsio eta proiektu sozialetarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta deialdia. 2021/12/03ko 231 zk. GAO
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako DepartamentuaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.