Dirulaguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Helburu hauek dituzten proiektuek jaso ahal izango dute finantzazioa:
• Gizarte zerbitzuek hartu ditzaketen gizarte behar berriak definitzea eta neurtzea, kualitatiboki eta kuantitatiboki
• Pertsonekin, familiekin eta taldeekin egin beharreko gizarte esku hartze berritzaileen emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea.
• Gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten erakundeen eta eremu horretako proiektuen kudeaketa modu berriak eta koordinazio modu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea.
Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa: 5.000 euro entitateko.
Hartzaileak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.
Betebeharrak
a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
b) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
c) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
d) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
e) Lehen oinarri orokorrean definitutako pertsonekiko, taldeekiko edo kolektiboekiko esku hartzea izatea helburutzat, talde horietan sentsibilizazioan eta prebentzioan lan egiten dutenak sartuta.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
Eskaerak aurkezteko epea
Hasiera: martxoaren 12a
Bukaera: apirilaren 12a
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.
Aurkeztu behar diren agiriak
Dokumentazioaren aurkezpena Dirulaguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez: egoitza elektronikoa
Erabakitzeko epea
Sei hilabete, gehienez ere.
Jasoko diren agiriak
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Ezespena.
Araudi aplikagarria
Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2021eko deialdia: GAO 47, 2021-03-11
Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak: GAO 30, 2015-02-16
Oharrak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako DepartamentuaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.