Gizarte berrikuntzako, ikerketako eta garapeneko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Gizarte Politiketako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak ematea arautzea. Dirulaguntzen helburua da gizarte berrikuntzako, eta gizarte esparruko garapeneko jarduerak babestea, pertsonarengan oinarritutako arreta-eredu berrian integratutako produktu, zerbitzu eta/edo metodo-prozesu berrien garapenean eragin potentziala dutenak eta/edo egiaztatua dutenak, iraupen luzeko zainketen, gizarte babesgabetasunaren, desgaitasunaren, inklusioaren eta sistema sozio-sanitarioaren bikaintasunaren esparruan.

 

Laguntzen zenbatekoa

2021rako gizarte berrikuntzarako diru-laguntzak:175.000€

2021rako ikerketarako eta garapen sozialerako diru-laguntzak:175.000€

2022rako gizarte berrikuntzarako diru-laguntzak:175.000€

2022rako ikerketarako eta garapen sozialerako diru-laguntzak:175.000€

 

Hartzaileak

  a. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak eta erakundeak, baldin eta Gipuzkoan kokatuta badaude eta beren jarduera 3.2 oinarrian adierazitako eremuren batean sartzen bada.

  b. Gipuzkoan kokatuta dauden gizarte ekintzako hirugarren sektorearen irabazi asmorik gabekouren batean sartzen bada.

  c. Gipuzkoan kokatuta dauden irabazi-asmorik gabeko Gizarte Ekimeneko kooperatibak, baldin eta 3.2 oinarrian adierazitako eremuren batean lan egiten badute.

  d. Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak, mankomunitateak eta garapeneko tokiko agentziak.

Dena den, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera izango dute halaber aurreko oinarrian aipatu diren entitateen elkarte publiko edo pribatuek, zeintzuk izaera juridikorik izan gabe ere diruz laguntzeko modukoak izan daitezkeen proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen.

 

Baldintzak

 

2.4. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko debekuen eraginpean.

2.5. Erakundeek ez dute izan behar administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, hemen aurreikusten den moduan: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

2.6. Ez dute jardun behar armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan, 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

 

 

2.7.   2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoa egiaztatzeko, entitate eskatzaileak erantzukizuneko adierazpen bat aurkeztuko du.

 

2.8. Azkenik, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 4.a) eta 4.c) apartatuen arabera, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan krisian dauden enpresak –Erregelamendu horren 2.18 artikuluaren definizioaren arabera–, ez eta Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren berreskuratze-agindu baten mende daudenak ere, baldin eta estatu kide berak emandako laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela adierazi badute.

 

 

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

1. Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, eta 3. oinarrian deskribatutako dirulaguntzen jarduera-eremuren bati egokitu beharko zaizkio

 

2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak, egiaztatzen dutenak erakundeak ez dituela betetzen Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakietan ezarritako debekuak. Udalen eta mankomunitateen kasuan, ziurtagiri horien ordez erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da.

 

3. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean onuradun izateko ezarritako debekuetako baten eraginpean ez egotearen erantzukizunpeko adierazpena.

4. Datuak komunikatzeko formularioak internet bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, sinadura elektronikoa edo pasahitza erabilita. Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan, eta 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Aginduan -Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzekoan (2013ko urtarrilaren 29ko GAO, 19. zk.)-, xedatutakoari jarraikiz ezartzen da obligazio hori.

 

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko lekua

Internet bidez aurkeztuko dira dirulaguntzen atarian barrena, arestian aipatutako 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuari eta 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Aginduari jarraikiz. Atari hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dago (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak).

Ebazpen Epea

 

Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

 

 

 

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Proiketua

Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

 

Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, dirulaguntza hauei honakoa aplikatuko zaie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua; hori garatzeko Erregelamendua (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartu zuena); eta dirulaguntzako gaian aplikagarria den gainerako araudia.

 

 

 

Era berean, oinarri hauetan aurreikusten diren dirulaguntzen kasuan, honako erregelamendu honek xedatutakoa bete beharko da: Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta.

 

Oharrak Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako Departamentua
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.