A lerroa. Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Udalekuak eta kanpaldiak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

92.000,00 euro

Hartzaileak

- Aisi hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.
- Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.
- Ikastetxeak.
- Beste gizarte erakunde batzuk. 

Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.   

Betebeharrak

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzte:

  • Denboraldi hauetan antolatutako jarduerak hartuko dira kontuan: udako oporraldiko, ekaineko azken astea eta iraileko lehen astearen artean.
  • Jardueraren iraupena gutxienez 4 egunekoa izan beharko da. Gutxienekoa betetzen ez duten jarduerak ez dira kontutan hartuko. Gutxienez 10 parte-hartzailerekin.
  • Ekintzaren hartzaileak 3 eta 18 urte arteko haur, nerabe eta gazte gipuzkoarrak izan beharko dira.

Deialditik kanpo geratuko dira:

  • Jarduera akademikoak
  • Hezkuntza aisialdia lehentasuntzat ez daukaten udalekuak edota kanpaldiak (kirolekoak, musikakoak eta abar).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat ikastea helburu duten jarduerak.
  • Udalekuen, kanpaldien eta ibilaldien erregimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzako ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten ez duten jarduerak.

Jardueraren ardura duen taldeak arduradun bat izango du, aisialdiko zuzendariaren titulua edo diploma duena, eta begirale bat, gutxienez. 10 laguneko lehenengo taldea gainditzen duen 15 parte hartzaileko, beste begirale bat beharko da. Begiraleen % 40ak aisialdiko begirale diploma eduki behar du.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2021eko maiatzaren 12
Amaiera: 2021eko ekainaren 11

Memoriak aurkezteko epea

2021eko irailaren 15a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITEAN:

  • Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.
  • Erantzukizun aitorpena, non jasoko den, adin txikikoekin ohiko harremana edukiko duen pertsonal guztiak, borondatezko pertsonala barne, sexu delituen aurrekari penalik ez duela jasotzen duen ziurtagiri negatiboa baduela (urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa).
  • Aitorpena eskaerarekin batera aurkeztu ezin bada, udalekua hasi baino lehen aurkeztu beharko da, ezinbestean.
  • Diru-laguntza eskatzen den udaleku edo kanpaldiari dagozkien datuak bete beharko dira "Udabizi" aplikazioan ere: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/udabizi

 GASTUA JUSTIFIKATZEKO:

  • Jardueraren memoria, proiektuaren helburuen ebaluaketa jasotzen duena.
  • Genero berdintasuna sustatzera bideratutako irizpideak, metodologia eta ekintzak. Lehentasunen arabera lortutakoren ebaluazioa.
  • Halaber, euskararen erabilera sustatzeko ezarritako ekintzak zehaztuko dira; kontuan hartuko dira hala euskaraz antolatutako jarduerak nola osoki euskaraz soilik ez diren jarduerak, baldin eta beren lana deskribatzen badute euskararen sustapena lortzeko.
  • Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda: izen-abizenak, adina, sexua eta bizilekua ere zehaztuz. Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera
  • Txanda bakoitzean jardueraren ardura duen taldearen zerrenda, zuzendaria eta begiraleak zehaztuta. Pertsona bakoitzaren datu hauek zehaztuko dira: izen-abizenak, sexua, aisialdiko titulurik duen, praktiketako langilea den, eta boluntarioa edo ordaindua den. Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
  • Jardueran parte hartuko duten zuzendari eta monitoreen denbora libreko tituluak.
  • Diru sarreren eta gastuen balantzea.
  • Gastuen ordainagirien eta fakturen zerrenda, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera
  • Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia eta ordainagiria (indarrean dagoena).
  • Behar izanez gero, hezkuntza behar bereziak dauzkaten parte-hartzaileei buruzko egiaztagiriak.
Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta. 

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arlorreko dirulaguntzak. Oinarri arautzaileak eta
2021 deialdiaren onartzea, Diputatuen Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an onartuak, eta GAOn 2021eko maiatzaren 11n, 86. alean, argitaratuak

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Informazio osagarria

 Aplikazio informatikoarekin lotutako zalantzak on-line laguntza:

On-line laguntza: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

 Diru-laguntzen A Lerroaren inguruko bestelako zalantzak:

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua

Tf.: 943 112 375 (astelehenetik ostiralera: 9:30 - 16:00)

kbartolome@gipuzkoa.eus

Gaztegune: - Anoeta 28 (Palacio del hielo). Donostia

Tfno: 900 110 111 (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)

gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.