COVID-19k sortutako krisiaren ondorioz Gipuzkoako turismo-sektoreari sostengua emateko laguntzak.
Laguntzen zenbatekoa
1.250.000€
Zenbatekoa ezartzeko, eskabidea aurkezten den egunean alta emanda dauden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat (turismo aktiboko enpresen kasuan 2019ko batez besteko langile kopurua hartuko da kontuan) ondoren zehazten den moduan:
•2.500 euro beren konturako langileen edo autonomoen kasuan, beren kargura langilerik ez dutenak.
•4.000 euro 2 edo 3 langile dituzten enpresen kasuan.
•5.000 euro 4 edo 5 langile dituzten enpresen kasuan.
•6.000 euro 6 edo 7 langile dituzten enpresen kasuan.
•7.000 euro 8 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan.
Laguntzak dagoen kredituaren mugen barruan banatuko dira, eta eskatutako laguntzek zenbateko hori gainditzen badute, hainbanaketa aplikatuko da.
Hartzaileak
Baldintzak
1- Eskabidea aurkezten den egunean:
a) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan benetan alta emanda egotea.
b) Egoitza soziala eta fiskala izatea, eta lantokia, edo, hala badagokio, Gipuzkoan egindako jarduera kokatzea.
c) COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartutako neurrien ondorioz erasanda geratu diren oinarri arautzaileetako 1. puntuan zerrendatutako jardueraren batean aritzea.
d) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan: langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.
a) eta b) idatz-zatietan jasotako betekizunei eutsi beharko zaie, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako lau hilabeteetan. Era berean, erakunde edo pertsona onuradunak EJZn alta emanda egon beharko du, gutxienez aldi horretan.
2.- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne.
3.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean ere ez egotea.
4.- Negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez % 40 murriztu behar da 2020an, aurreko urteko datuekin alderatuta (salbu eta 2020an jarduerari ekin dioten enpresak badira).
5.- 2019ko abenduaren 31n krisian ez egotea.
6.- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titularrak diren pertsona juridikoek, besteren konturako langileak dituztenek: Izena emateko eta CCC Esleipenerako dokumentuen kopia, enpresariarentzat.
Eskaerak aurkezteko epea
Hasiera: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguneko 10:00etan.
Bukaera: 2021eko ekainaren 15eko 15:00etan.
Eskaerak aurkezteko lekua
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta eskuragarri dagoen eskabidea betez.
Ebazpen Epea
Sei hilabete
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Ezespena
Araudi aplikagarria
Oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia, COVID-19k sortutako krisiaren ondorioz Gipuzkoako turismo-sektoreari sostengua emateko laguntzena (2021eko maiatzaren 24ko, 95. zk.ko GAO).
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/05/24/c2103448.pdf
Oharrak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO HIRUGARRENEN ERREGISTROAN ALTA EMANDA EGOTEA NAHITAEZKOA DA DIRULAGUNTZA EMAN IZAN AHAL IZATEKO.
LINK:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/2132
BESTE KONTAKTUAK:
Leyre Alecha: 943113956 lalecha@gipuzkoa.eus
Estibaliz Oiarzabal: 943112187 eoiarzabal@gipuzkoa.eus
Xabier Eleizegi:943112215 xeleizegi@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua TurismoDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.