Subvenciones Subvenciones

Ikastetxeentzako dirulaguntzak: Garapen jasangarriaren arloko inbertsioak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 Ingurumen arloari eta 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa helburutzat dituzten proiektuetarako, ekipamenduetarako eta instalazioetarako diru laguntzak. Diru laguntzak bideratuko dira Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helburuak lortzen laguntzen duten espazioak, ekipamenduak edo instalazioak sortzen dituzten inbertsioak finantzatzera, betiere xedeen artean honako gai hauetan heztea, prestatze a eta sentsibilizatze a badago: klima-aldaketa, jasangarritasun energetikoa, hondakinak eta ekonomia zirkularra, natura eta biodibertsitatea, mugikortasun jasangarria, ura eta uretako ekosistemak edo kutsadura atmosferikoa eta akustikoa.

 

Laguntzen zenbatekoa

75.000 euro arte

Hartzaileak

Laguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publiko, pribatu eta itundu hauek:

a) Haur Hezkuntza.

b) Lehen Hezkuntza.

c) DBH. d) Batxilergoa.

e) Lanbide Heziketa.

Eskatzaileek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxo aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxo aren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean

Baldintzak

 Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

  • Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea, jardueraren hezkuntza proiektua eta proiektu teknikoa barne. Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Zehazki, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira, besteak beste:

    • Diru laguntzaren xede den ekintzaren justifikazioa, ikasleen prestakuntzaren, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren ikuspuntutik, baita inbertsioari lotutako hezkuntza proiektuaren ikuspuntutik ere.

    • Lortu nahi diren ingurumen helburuak eta horiek Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatzea.

    • Exekuzio proiektu teknikoa.

  • Jarduketaren aurrekontu xehatua; banakapena eta zehaztapena balioetsi ko dira.
  •  Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Ondoren egin beharreko egiaztapenak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu. Eskatzaileak bere datu hauek ez direla kontsultatu behar irizten badu, datu horiek aurkezteaz gain, arrazoitu egin beharko du aurka dagoela. Eskubide hori balia dezake, bai eta datuak eskuratze ko, zuzentzeko, ezabatze ko edo mugatze ko eskubidea ere. Horretarako, arduradunarengana jo behar du, https://egoitza.gipuzkoa.eus-eko inprimakien bidez.

  •  Merkataritza-sozietateek eta irabazi gabeko erakundeek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

    • Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.

    • Sinatza ileak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren. 

  • Kapital pribatua duten merkataritza-sozietateen kasuan, enpresaren Jardueraren Lizentzia edota, behar bada, Ingurumeneko Baimen Bateratua.

 

Eskaerak aurkezteko epea

2021eko ekainaren 7a

Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez  aurkezteko da

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik konta tzen hasita

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak

 

Araudi aplikagarria

-Oinarri arautzaileak. 2021eko deialdia.

 -2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk).

-2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

 

Internetera Sarrera

Eskaera egiteko internet sarrera

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.