Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako 2 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, emango dira.
Bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:
a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berritzaileak.
b) Teknologia energetiko berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoa, Gipuzkoan ezartzea.
c) Mikrosorkun tza energetikoa eta sorkun tza banatua. Autokontsumo eta metatzea (bateriak).
d) Kontsumo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.
e) Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikuntza sistemak jartzea.
Bekak 12 hileko iraupena izango du, deialdiaren ebazpena argitaratzen den unetik kontatzen hasita.
HartzaileakBeka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.
BetebeharrakEskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:
— Zientzietako adarretako, arkitekturako eta ingeniaritza tituludunak, bai LHko goi mailako modulukoak, bai unibertsitatekoak.
Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.
Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.
Era berean, euskara ezagutzaren titulua egiaztatu beharko dute, Hizkuntzen Europako erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailakoa, hain zuzen ere.
Eskatzaileek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Beka bateraezina izango da xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.
Eskaerak aurkezteaEskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, irailaren 28an, 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, zeinak baliabide elektronikoen erabilera arautzen baitu Foru Administrazioaren eremuan, eta, otsailaren 10eko, IOH-013/17 Foru Agindurekin bat eginez, zeinak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko dirulaguntzen espedienteen izapide zehatzak baliabide elektronikoen bidez egiteko betekizuna arautzen baitu (2017ko otsailaren 20ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 35 zk.).
Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz..
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik.
Aurkeztu beharreko agiriak
— Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.
— Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da.15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.
— Euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.
— Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela. Bere titulazioa, jarduera eremua eta lan egiten duen entitatea ageriko dira. Bere jarduera eremuak proiektuarekin lotuta egongo da.
— Erantzukizuneko adierazpena, non jasoko den eskatzailea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.
— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela inolako laguntza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.
— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan jarduera laboralik garatzen.
— Eskatzaileak beka honen kudeaketaz arduratzen den erakundeari emandako baimena, Administrazio eskudunean bitarteko elektronikoaren bidez, edo eskura dauden bitartekoen bidez, beka hau lortzeko beharrezkoak diren obligazioak betetzen direla ezagutzeko, jasotzeko edo egiaztatzeko, baina Administrazio Publikoak esleituak dauzkan egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzako ahalmenak batere murriztu gabe.
Bai formulario eta baita eskatutako erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak egiteko ereduak ere, Foru Aldundi honetako egoitza elektronikoan kokatua dagoen diru laguntzen atarian eskuratu ahal izango dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Informazio osagarriaBekaren oinarrietan zehazten da zein izango den hautagien hautaketa prozesua eta baita balioespen irizpideak ere.
Araudi aplikagarria-Bekaren deialdia eta oinarri arautzaileak:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/02/25/c2101062.pdf
- Araudi orokorra:
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk)
2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.