Diru laguntza hauen helburua honako hau da: kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeek Gipuzkoan egiten dituzten eta interes, espezializazio eta/edo berezitasun handia duten eta lurraldearen kultura eskaintzari ekarpen esanguratsua egiten dioten kultura izaerako jardueren finantzaketan laguntzea.
Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako da, 2021 eta 2022. Asmoa da hemendik aurrera dirulaguntza lerro hau bi urterako izatea, ondorioz 2022an ez da deialdirik egingo, hurrengoa 2023-2024koa izango da.
Honako jarduera motak sartzen dira:
— Federazio tankerako elkarteen jarduera edo egitasmoak, gutxienez Gipuzkoa eremutzat izanik, kulturaren edo artearen alorrekoak direnak.
— Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzerkia, dantza, ikus-arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuren artean, lan egiten duten errotutako elkarteak.
Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, formazio, ikerketa, sentsibilizazio edo koordinaketa alorretakoak, nola hedapeneko jardueren antolaketa, festibalak, jardunaldiak edo lehiaketa gisakoak.
Ez dira onartuko honakoak:
- Beren izaeragatik edo xedeagatik Kultura Zuzendaritza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak.
- Diru laguntza izenduna xedatua dutenak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru laguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.
- Aisiari, astialdiari eta gazteriari zuzendutakoak.
- Kultura izaera eduki arren, udal esparrukotzat jotzen direnak.
- Jai programak eta erritu izaerakoak.
- Azoka tematikoen antolaketa.
- Izaera profesionaleko ikuskizun eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta musikalen sorkuntza eta ekoizpena.
-Artista, talde edo ikuskizun beraren emanaldi errepikatuak dakartzaten birak edo proposamenak.
- Nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak eta jarduerak.
-Suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.
HartzaileakOnuradunak kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeak izan beharko dira, ibilbide finkatua dutenak, Gipuzkoan kultura-praktikan finkatuta daudenak, artearen eta kulturaren edozein arlotan lan egiten dutenak, hala nola musika, antzerkia, dantza, ikusizko arteak, literatura, pentsamendua eta kultura-ondarea, besteak beste, eta Gipuzkoan dirulaguntzaren xede diren kultura jarduerak garatzen dituztenak.
Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko bere eginbeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunerako.
BetebeharrakEkonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori eskaera egiterakoan, gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
Oro har, eskatzaile bakoitzaren diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70ª baino handiagoa, ez eta urteko 30.000 euro baino gehiagokoa.
Urte bakoitzari esleitutako diru laguntzaren ordainketa bi urtetan egingo da, 2021ekoa 2021 eta 2022 urteetan eta 2022koa 2022 eta 2023 urteetan. Horretarako bigarren urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta maiatzaren 27an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko modua- Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
Ebazpen EpeaBerariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia 2021eko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue, Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa.
Oinarri orokorrak, berariazkoak eta deialdia hemen: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zk., 2021-04-29.
Informazio osagarriaInformazioa osatzeko, hona jo dezakezue:
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.