Eskualde-eremuko dinamikak sustatzea, eremu sozioekonomikoa suspertzeko eta eraldatzeko, lankidetza-inguruneak eratuz lehia-abantaila dinamikoak eraikitzeko eta garatzeko.
ENTITATE ONURADUNAKEntitate onuradunak izango dira tokiko erakundeek eratutako Gipuzkoako tokiko garapeneko eskualdeko agentziak, mankomunitateak eta beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko udalak.
Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAKDiruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: eskualde-mailako prozesu eta dinamikak sustatzen dituzten proiektuak izango dira, Covid-19a sortutako krisiaren ondorioak minimizatzeko eta suspertze sozioekonomikoa bultzatzeko ondorengo kasuetan sartzen badira: Zehazki, identifikazio, sortze, sentsibilizazio, kontzientziazio, diseinu eta dinamizazio proiektuak garatzeko, honako arloetan banatuta:
Lankidetza- eta/edo gobernantza-sareak, sarea eta ingurune sozioekonomikoko eragileak barne hartzen dituztenak
Ahalmenak, eskumenak, eta sektoreko eta/edo eskualdeko balio kateak, baita horietan oinarritutako aukera nitxoak ere.
Aukera ematen duten sektoreak eta sektore helduen birformulazioa.
Sektore arteko hibridazioa.
Ekonomia zirkularra, industria sortzailea, bio-zientziak-osasuna, zibersegurtasuna, eta negozio aukerak zahartzearen arloan.
Eskualdeen gaitasun endogenoak areagotzeko eremu publikoko tresnak eta dinamikak zabaltzea.
Zeharka, eskualdearen suspertze sozioekonomikorako dinamikak eta testuinguruak sortzea.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK
Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:
Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
EMATEKO PROZEDURA
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
BATERAGARRITASUNA ALA BATERAEZINTASUNA
II. eranskineko dirulaguntzak ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.
BETETZEKO EPEAK
• Eskaerak aurkezteko epea: 2021ko irailaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.
• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntzen xede diren jarduketak dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
• Proiektuen exekuzio data: 2022ko ekainaren 30ean.
• Proiektuak justifikatzeko data: 2022ko uztailaren 30ean.
ARAUDI APLIKAGARRIA“Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa”ren 2021eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2021ko uztailaren 27ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. (GAO 149 zk. 2021eko abuztuaren 6an).
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
• Informazioa eta dokumentuak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/eskualdeak
• Eskaera kudeatzeko aplikatiboa: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATUEKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.