Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa. IV. ERANSKINA (TXEKINTEK)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Ekimen pertsonaleko enpresa-proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan sustatutako sektore estrategikoetan.

Programak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren, EGEF "Europa egiteko bide bat" finantzaketa du %50ean.

Erakunde onuradunak

Onuradunak izango dira: Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsona fisikoak eta Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

-Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

• Pertsona edo talde sustatzailearen dedikazioa (600 euro/hilabete gehienez ).
• Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
• Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
• Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
• Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
• Maketa eta prototipoak egitea.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000.-€-ko gehienezko mugarekin.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.  

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 18an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
• Jarduerak hasteko epea: Jarduerak hasteko epea: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira
• Proiektuen exekuzio data: 2022ko urriaren 14an.

Araudi aplikagarria

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa.

IV-ERANSKINA: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko diru laguntzen oinarri bereziak. 

2021eko maiatzaren 04an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen «Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko diru laguntzen programa»ko aldatutako oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia (GAO 85 zk. 2021–05–10)

2020ko uztailaren 7an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen «Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko diru laguntzen programa»ko aldatutako oinarri arautzaileak (GAO 130 zk. 2020–07–10)

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa»ren oinarri aldaketa (GAO 74 zk. 2019–04–18)

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa»ren oinarri arautzaileak (GAO 127 zk. 2017–07–04)

Kofinantzaketa

Programa hau EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du, “Europa egiteko modu bat” goiburuaz.

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekintek
• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://www.sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:

• Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943-112218

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.