Gipuzkoako Kultur Ondareko elementuak ikertzeko, konserbatzeko, birgaitzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak dira, baldin eta elementu horiek aztertzeko metodologia arkeologikoa aplikatu behar bada.
Hartzaileak Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek. Eskaerak aurkezteko epea30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.
Banku edo Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen agiria.
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia (enpresen kasuan)
Zerga betebeharrak Ogasunarekin egunean dituela egiaztatzen duten agiria. ( Aldundiari hau ziurtatzeko baimenik eman ez zaionean edo eskatzailearen zerga egoitza Gipuzkoako lurraldea ez denean).
Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)
Proiektuaren aurkezpena eta aurrekontua.
Material arkeologikoa Gordailuan entregatzeko kompromezua.
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea, 9
20006 DONOSTIA
Araudi aplikagarria
Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak kudeatzen dituen dirulaguntza lerroen oinarri arautzaile orokorrak eta berariazkoak eta 2021eko eta 2021-2022ko ekitaldietarako deialdiak (GAO 07/06/2021).
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2021/06/08/e2103816.htm
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.