Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko zein pribatuko museo guneetarako diru laguntzak lehiaketa publikoz ematea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokitzapen jarduerak sustatzeko asmoz.
Gipuzkoako lurralde eremuko jabetza publikoko edo pribatuko museo zentroetara zuzendutako laguntzak.
Laguntzetatik kanpoEz dira diruz lagunduko honako jarduerak:
Bere izaera edo xedea dela eta, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren jardun-eremuekin zuzeneko loturarik ez dutenak.
Diru laguntza izenduna jasotzen dutenak.
Departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kapitalean parte duen erakundeak
GARRANTZITSUA: Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2021 eta 2022. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu behar du, eta bertan bi proiektu eta bi aurrekontu jasoko dira, urte bakoitzeko bat.
2022 urtean ez da deialdirik izango.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaEskaerak, INTERNET BIDEZ SOILIK aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
2022 urtean ez da deialdirik izango.
Eskaerak aurkezteko epea
Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi, eta aurkezteko azkeneko eguna 2021ko ekainaren 16a izango da.
Araudi aplikagarriaDiputatuen Kontseiluak hartutako erabakia, Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei dirulaguntzak emateko oinarriak arautzaile orokorrak eta espezifikoak ezartzen dituena, eta 2021-2022ko ekitaldietarako deialdia.
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/05/17/c2103122.pdf
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.