Diru laguntzaren xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko diru laguntzak arautzea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere 1. oinarri orokorrean definitutako aplikazio eremuaren barruan.
Material hauen erosketa finantzatu daiteke:
- Informatikako materiala.
- Ikus-entzunezko materiala.
- Altzariak.
- Izaera teknikoko beste ekipamendu batzuk.
Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa:
- Ordenagailu eramangarria (softwarea barne): 800 euro. Software berezia behar dela egiaztatzen denean, muga 1.000 euro artekoa izango da.
- Inprimagailua: 600 euro.
- Mahai gaineko ekipoa (softwarea barne): 800 euro. Software berezia behar dela egiaztatzen denean, muga 1.000 euro artekoa izango da.
- Bestelako material teknikoa: 1.000 euro.
Diru laguntzak ezingo dira izan 3.000,00 eurotik gorakoak entitate onuradun bakoitzeko.
Hartzaileak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak
Betebeharraka) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
b) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek
c) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
d) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
d) Gizarte Politikako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.
·
Eskaerak aurkezteko epea
Hasiera: Martxoaren 7a.
Bukaera: Etenda alarma egoera indarrean dagoen bitartean eta hala bada, erabakitzen diren luzapenen bitartean.
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu.
Aurkeztu behar diren agiriakDokumentazioaren aurkezpena Diru Laguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Erabakitzeko epeaSei hilabete, gehienez ere.
Jasoko diren agiriakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Araudi aplikagarriaGizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/02/16/c1501345.pdf
2020ko deialdia https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/03/06/e2001316.htm
OharrakEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako DepartamentuaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.