Oinarri hauen xedea Covid-19ak sortutako osasun larrialdi egoerari aurre egiteko neurrien barne Kultura Eskola bonuen bidez kultur zerbitzuak erosteko zuzenduta dauden laguntzak emateko baldintzak arautzea da.
Laguntzen zenbatekoaAtxikitako erakundeei Kultura Eskola Bonu gisa egin beharreko ordainketen zenbatekoak kalkulatzeko, atxikitako erakunde bakoitzak dagokion mota bakoitzeko aurkezten dituen bonu-kopurua eta bonuaren bi modalitateetako bakoitzari dagokion hobari-zenbatekoa biderkatuz lortuko da:
— ikuskizunetarako joateko sarrerak erosteko deskontua: 6 € gehienez.
— museoetarako joateko sarrerak erosteko deskontua: 4 € gehienez.
Dirulaguntza hauen onuraduntzat jotzen dira "Kultura Eskola Bonua" ezarritako bide eta bideetatik erabiltzen duten Batxilergoko eta erdi-mailako ikasleak diren pertsona fisikoak.
Baldintzak
Atxikipen hau eska dezakete:
Gipuzkoan kokatutako establezimenduak, beren jardueraren helburu nagusitzat kultura-zerbitzuak kontsumitzaileari saltzea dutenak, bai arte eszenikoen esparruan, bai museoen eremuan.
Aurkeztu behar diren agiriak hauek dira:
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulaguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Joan den urteko Ekonomia Jardueren gaineko Zerga ordaindu duela edo salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiriaren eta aurten altan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, betiere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.
Eskaerak aurkezteko epeaEpea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30egunekoa izango da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak Internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztuko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Ebazpen EpeaProzeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko azken eguna, atxikipen eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik bi hilabetekoa izango da.
Jaso Beharreko DokumentazioaEbazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian, argitaratuko da. Aldizkari ofizialeko argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez.
Administrazio-isiltasunaren efektuakAurreko atalean aipatu epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, entitate interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak izan direla.
Araudi aplikagarria Oharrak Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.