Laguntzaren helburua da 2018 deialdian dirulaguntzarik eman ez zitzaien Gipuzkoako 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan hirigunetik aparte eta sakabanatuta dauden unitate higiezinetara Banda Zabal Ultralasterra hedatzea.
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak laguntza horiei dagokien atalean diru laguntzak jaso ditzaketen jarduera eremuen zerrenda sartuko du LandaGipuzkoa+ web orrian (http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landa-gipuzkoa/banda-ultra-azkarra).
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak
Diruz lagundu daitezkeen gastu eta inbertsiotzat hartuko dira azpiegituraren hedapenaren inbertsioarekin zuzenean lotuta daudenak.
Jardueraren aurrekontuaJardueraren aurrekontua 2.000.000 € da.
Diru laguntzen onuradunakDiru laguntza honen onuradunak izan daitezke, alde batetik, sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, eta bestetik, aipatutako pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak.
Eskaerak aurkezteko moduaNahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da (https://egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitzaren bidez, eta ondorio horretarako bertan eskuragarri jarritako berariazko inprimakia erabiliz.
Laguntza hauei buruzko informazio guztia eskuragarri izango da LandaGipuzkoa+ web orrian (http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landa-gipuzkoa/banda-ultra-azkarra); halaber, laguntzak eskatu nahi dituzten operadoreek jakin dezaten, diruz lagundu daitezkeen edo dagoeneko diruz lagundutako unitate higiezinei buruzko informazio eguneratua izango da orri horretan, eta bertatik sartu ahal izango da aurreko paragrafoan aipatutako egoitza elektronikora, dagokion eskaera egiteko.
Emateko prozeduraDiru laguntzak elkarren arteko lehiako prozeduraren bidez emango dira, dauden kreditu mugen barruan.
Eskaerak aurkezteko epea2020ko abenduaren 22tik 2021ko urtarrilaren 25era.
Oinarri arautzaileak eta deialdia Informazio osagarriaEider Amezua / Aloña Otero: 943 337555
Aurkeztu behar diren agiriak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Lurralde orekaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.