Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa


  • Egoera: Hasi gabe
  • Eskaera epea:  2020-07-10 - 2020-09-10
  • Arloa: Berrikuntza

Deskribapena:

Deskribapena

Pertsonen gaitasunak eta ahalmenak sustatzeko enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sortzeko.

Entitate onuradunak

• Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa elkarteak, baita EAEn kokatutako enpresa elkarteak ere, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

• Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.

• Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.

• Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

• Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak.

Proiektuak, enpresaren eta lurraldearen ekosistema indartzera bideratuta egongo dira, erdigune gisa pertsona jarriko duten lan testuinguruen diseinuaren eta garapenaren bidez; gaitasunak eta ahalmenak sustatuz, eta pertsonen eta enpresen ikaskuntzaren bidez; eta lurralde mailan heziketa, ekonomia eta gizarte eragileen arteko interakzioa indartuz, ondorengo kasuetan sartzen badira:

- Ahalmen giltzarrien, zeharkako eta etorkizunekoen garapena sustatzeko mekanismoak sortzea pertsonentzat, enpresentzat eta lurraldearentzat, ikaskuntzaren bidez testuinguru egokiak sortuz, balio bereizgarria sortzeko aukera emanez (balio aniztasunak, gaitasun-mapak, talentu kritikoaren mapa, ezarri behar den talentu mota bakoitzeko estrategia…).

- Enpresetan ikaskuntzaren kultura bat eta ikasteko dinamikak garatzea (ikasteko ibilbideak ad hoc garatzea pertsona bakoitzaren arabera; auto-erabilera eta laguntza irudia bezalako tresnen bidez; ikaskuntza lantokian bultzatzea; ikasten duten erakundeak; ikasketak egiteko komunitateak; heziketa duala duten karrera planak…), nazioarteko esperientziak barne.

- Prozesuak garatzeko metodologiak eta pertsonen balioa emateko sistematikak esperimentatzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta pertsonen antolakuntzekin koherenteak direnak (balio mapak…).

- Estrategiak eta erakundeen eta enpresen esperimentazioa sustatzea, lan inguruneetan enpleguaren denbora banaketa eraldatzeko formula aurreratuak erabiliz.

- Kalitatezko enplegua eta lanpostuak, enplegu jasangarria, etorkizuneko enplegua/lana eta mugikortasun soziala aztertzea

- Sustatzea eta gizarteratzea: ahalmen giltzarriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko ahalmenak, eta ekimenaren zentzua; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifiko-teknikoak (ztiam) eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuten dietenak.

- Mekanismoak sortzea (orientazio profesionala, prestakuntza eskaintza…), pertsonen gaitasunak erakundeen eta enpresen beharrekin uztartu ahal izateko.

- Emakumeen enplegagarritasuna, integrazioa eta ahalduntzea sustatzen duten ekintza positiboak

- Prozesu desberdinak ikertzea, ebaluatzea, balioztatzea eta gizartean hedatzea, gizarte eta lurralde balio partekatuak lortzeko; erdigune gisa pertsona duten erakunde harremanen modu berriak garatzea; lantoki eraldatzaileak; ikaskuntza prozesu garatuak, etorkizuneko lana eta lotutako ahalmenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

Barruko langileen kostuak direnean:

- Honelako proiektuak direnean: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; hautagarritzat jotzeko gehieneko balioa orduko 69,29 euro izango da.

- Enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak direnean, barruko langile kostuek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren % 40 gainditu, eta hautatzeko gehieneko muga orduko 35 euro izango da

Kanpoko langile kostuak direnean kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, honelako proiektuetan izan ezik: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; horietan, kostu hautagarri gisa, justifikaziorik gabe, diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen %15 soilik hartuko da kontuan.

Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik, eta bidaiak eta mantenua berez proiektuaren parte diren honelako proiektuei  dagozkienak: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzek ehuneko hauek izango dituzte: kostu hautagarrien % 100, honelako proiektuetan: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; eta kostu hautagarrien % 75, berriz, enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuetan.

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko irailaren 10ean, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2021ko ekainaren 30a.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2021ko uztailaren 30a.

Araudi aplikagarria

Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko  programaren 2020ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2020ko ekainaren 30eko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 129 zk. 2020ko uztailaren 9an)

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak:

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/talentua/talentua-ikaskuntza

• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa: 

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)