Subvenciones Subvenciones

Internazionalizazioa: Ezarpen produktiboak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.

Entitate onuradunen tamaina

- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).
- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 3tik ekainaren 19ra arte (epea luzatu da).
- Proiektuak hasteko epea: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021eko irailaren 30 arte.

Proiektuaren baldintzak

Gipuzkoako enpresa nagusiaren partaidetza gehiengoa izango da ezarritako kapitalean.

Gutxieneko inbertsioa, hau izango da:

- 750.000 euro produkzio enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean.
- 350.000 euro zerbitzu enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean.
- Enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsioa %30 gehiagokoa izango da.

Dirulaguntzen finantzaketa: 300.000 euro

- Dirulaguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da.
- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 100.000 euro.
- Enpresak kontu auditatua aurkeztuko du, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren %100, gehienez ere 3.000 euro. Ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.
- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.

Dirulaguntza hauek emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez .

Balorazio irizpideak

1) Eskatzailearen ezaugarriak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola tamaina, jardueraren sektorea eta aurreko deialdietan edo beste deialdi batzuetan parte hartzea: 20 puntu arte.
2) Internazionalizatzeko estrategia. Dirulaguntzaren xede diren ekimenak sartuta dauden internazionalizazio estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da: 25 puntu arte.
3) Xede den merkatua eta herrialdea. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola xede den ezarpen mota, xede diren merkatuetan sartzeko zailtasuna eta aukera, eta, lehentasunezko merkatuak izatea deialdiaren helburuen artean: 25 puntu arte.
4) Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola lortu nahi diren helburuak, jardueren plangintza, lantaldea eta aginte koadroa: 10 puntu arte.
5) Eragina enpresan. Enpresan duen eragin positiboa eta lehiakortasuna kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
6) Eragina ingurunean. Lurraldearen lehiakortasunean duen eragina kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
7) Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna. Enpresak ziurtagiriak eta/edo planak edukitzea kontuan hartuko da, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, euskararen sustapenaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetan: 10 puntu arte.

Araudi aplikagarria

Oinarri espezifikoak eta 2020ko deialdia: GAOn, 2020/03/02.
Oinarri orokorrak: GAOn,2018/05/07.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.